Taldeka deialdia autoenplegua sustatzeko Silver Economy sektorean

12 April, 2017

Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 3ra arte.

Programa hori langabezian dauden ekintzaileei zuzentzen zaie.

 

Taldeka-Ekintzailetza Taldeak programaren helburua da lan-aukera berriak sustatzea, negozio-ideiak sortuz esparru estrategikoetan. Hiru erakundek -Lanerako Foru Agentziak, DEMA Ekintzailetzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak- sustatzen dute ekimena, eta orain dela gutxi deialdi berri bat abiarazi dute zahartzearen esparrura zuzendurik, Grupo de Servicios Sociales Integrados taldearen laguntzarekin.

 

Deialdia beraizik zuzentzen zaie Bizkaian bizi eta langabezian edo hobekuntza prozesuan egonik Lanbiden izena emanda dauden pertsonei. Programa prestakuntza eta laguntza plan bat da, parte-hartzaileei laguntzeko enpresa bihurtuko den negozio-ideia bat sortzen, hala, lan-aukera berriak sortuko dira autoenpleguaren bitartez. Ekintzaileek SSI Taldeko Silver Economy sailaren laguntza izango dute prozesuan zehar.

 

Programak hiru fase ditu. Lehen bi hilabeteetan, ekintzailetzarako gaitasunei buruzko prestakuntza jasoko dute, coaching eta lan kolaboratiboraren metodoak aplikatuz. Denbora horretan, parte-hartzaile bakoitzak beka bat eskuratzeko aukera izango du (gehienez 500 euro gastuetarako). Bigarren faseak ere bi hilabeteko iraupena du, baina negozio plana garatzea izango du helburu, DEMA eta SSI Taldearen laguntzarekin. Azkenik, ekintzailetza taldeak 12 hilabeteko laguntza jasoko du proiektua martxan jartzeko, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren autoenplegurako laguntzak eskuratu ahal izango ditu (5.000 euro enpresa bakoitzarentzat).

 

Programan izena eman dezakete sektorearekin lotutako titulazio akademikoa duten pertsonek, hala nola, psikologoek, langile sozialek, fisioterapeutek, ingeniariek, informatikariek edo arkitektoek. Gainera, esperientzia edo prestakuntza espezifikoa izan beharko dute zahartzearen esparruan. Deialdia zabalik dago maiatzaren 3ra arte eta Internetez eman daiteke izena. Informazio gehiago nahi izanez gero, interesatuek jo dezatela DEMAk Barakaldon duen bulegora edo harremanetan jar daitezela telefonoz.

 

Deialdi berri hau (Taldeka-Ekintzailetza Taldeak) plazaratu da ikusi delako aldaketa demografikoek eta hiritarren zahartzeak aukera berriak dakartzatela. Gaur egun, bizkaitarren %22k 65 urtetik gora ditu, eta portzentaje hori gero eta gehiago hazten ari da. Horrek premia berriak sortzen ditu, bai arlo sozio-sanitarioan, eta bai beste askotan ere, esaterako, pertsona nagusientzako produktu eta zerbitzu espezifikoen sorkuntzan.