Tabako-makinak txorientzako habia bihurturik

21 April, 2016

Cristina Enea Fundazioak, Kursaal Green-ek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak tabako-makinen berrerabilpenean oinarritutako hezkuntza arloko proiektu bat plazaratu dute.

Txoriak proiektuaren jatorria zigarro-puruak saltzeko makina zahar batzuetan dago. Makina horiek bertan behera utzita zeuden biltegi batean duela ia hamar urtetik. Kursaal Green-ek eta Cristina Enea Fundazioak erabaki zuten, zaborretara bota beharrean, habia-kutxa bihurtzea eta ingurumen hezkuntzako programa baterako erabiltzea Gipuzkoako ikastetxeetan. Horretarako, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza izan dute.

Ekimenak helburutzat du ikasleen artean materialen berrerabilpena bultzatzea bioeraikuntzaren bidez eta naturaren ezagutza eta zaintza sustatzea. Lehenik, eraldaketa prozesu bat egin da, makinen mekanika husteko eta egitura egokitzeko inguruko hegaztiek erabil dezaten. Prozesu hori burutu ondoren 80 habia-kutxa lortu dira. Orain parte hartu nahi duten beste ikastetxe eta hezkuntza zentro batzuetara zabaldu da proiektua.

[pullquote]Programaren barruan aurretiazko doako tailer bat egingo da, zeinaren bidez ikasleek eta irakasleek habia-kutxa instalatzen eta hegazti espezie desberdinak ezagutzen ikasiko duten[/pullquote]

Programaren barruan aurretiazko doako tailer bat egingo da, zeinaren bidez ikasleek eta irakasleek habia-kutxa instalatzen eta hegazti espezie desberdinak ezagutzen ikasiko duten. Horrezaz gain, jasoko duten material didaktikoa lagungarri izango zaie txoriak erakartzeko, habia zaintzeko eta behaketa jarduerak egiteko. Asmoa da umeek hainbat kontzeptu ikas ditzatela ornitologiari eta biodibertsitateari buruz, modu praktikoan eta natura behatuz.

Txoriak proiektuak helburutzat du baita ere hegaztien presentzia sustatzea hiri-ingurunean. Habia-kutxa horiek erabil ditzaketen espezieak dira kaskabeltz handia, zozoa eta, besteak beste, txantxangorria, hau da, beren kumeak normalean zuhaitzen zuloetan hazten dituzten txoriak. Kutxa horiek habia naturalak ordezkatuko dituzte, hirietan zuhaitz gutxi dagoelako eta daudenak zulo gutxiko zuhaitz gazteak direlako.

Ekimen honen atariaren bidez ikasleek beren habien jarraipena egin dezakete, beste ikasle batzuekin eta mundu osoarekin partekatzeko lortu dituzten aurrerakuntzak. Webean daude proiektuaren material didaktikoak  eta baita ere ikastetxeentzako eta ekimenarekin bat egin nahi duten erakundeentzako harremanetarako datuak.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow