STEM ikasketak bultzatzen hezkuntza komunitatean

16 April, 2017

Ikastaroaren helburua da pentsamendu zientifikoaren kultura sustatzea.

Berritzegune Nagusiak irakasleei zuzendutako Udako Ikastaro bat antolatu du.

 

Belaunaldi berrientzat funtsezkoa da teknologia arloko gaitasunak garatzea beren etorkizun profesionala bermatzeko eta gizartean osoki parte hartzeko. Datozen urteetan, lan profilen %80k eskatuko dituzte matematikako, zientzietako edo ingeniaritzako ezagutzak eta, Europako Batzordeak adierazi duenez, 2020an IKT arloko lanbideekin lotutako gutxienez 500.000 lanpostu egongo dira estali gabe.

 

Gizartearen digitalizazioa eta lan merkatuaren eraldaketa sakona dela medio, gero eta beharrezkoago da STEM –Zientziak, Teknologiak, Ingeniaritzak eta Matematikak- arloko ikasketak zabaltzea. Prospektiba azterlan guztiak bat datoz esatean horrelako gaitasunak eta ezagutzak beharrezkoak direla, baina ez bakarrik lanbide teknologikoetan, baita ere beste esparru profesional askotan.

 

UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruan, Berritzegune Nagusiak ¡Aprender hoy para resolver mañana! ikastaroa antolatu du, hezkuntza komunitatean STEM gaitasunak sartzeko. Ikastaroa beraizik zuzendurik dago edozein prestakuntza-etapatako irakasleei, bai eta esparru horretan interesatutako profesionalei, batez ere, tresnak eta estrategia didaktikoak partekatu nahi dituztenei.

 

Hizlari ariko dira STEM gaitasunen sustapenean dagoeneko lanean ari diren profesionalak eta proiektu arduradunak. Gainera, ezagutzera emango dira European Schoolnet Zientzia Programak, Deusto Learning ikerketa taldeak (Deustuko Unibertsitatea) eta Kataluniako Lizentziatuen Elkargoko Zientzia Esperimentalen Zentro Didaktikoak elkarrekin martxan jarritako ekimenak.

 

Ikastaroa uztailaren 3tik 5era egingo da Donostian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatutako Prest Gara planaren (hezkuntza komunitatearen etengabeko prestakuntzarako planaren) laguntzaz. Prezio murriztuko matrikula eskuragarri dago maiatzaren 31ra arte.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow