SPRIk jardunaldi bat antolatu du I+G+B-ko laguntzei buruz

30 martxoa, 2016

Estatuko CDTI agentziarekin eta IK4 teknologi zentroarekin batera antolatutako ekitaldi horretan bertatik bertara azalduko da nola sartu Cien eta Interconnecta 2016 programetan. Jardunaldia Donostian izango da, apirilaren 13an.

SPRI Taldeak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak, jardunaldi informatibo bat antolatu du CDTIrekin (Estatuko berrikuntza eta garapen teknologikoko agentzia) eta IK4 Research Alliance teknologi zentroarekin batera, Cien eta Interconnecta laguntzen 2016ko deialdiak azaltzeko. Ekitaldia apirilaren 13an izango da Donostian, IK4-CIDETEC zentroaren egoitzan, eta Maier, Danobat eta Sofitec enpresek parte hartuko dute, beren esperientzia arrakastatsuak kontatzeko.

CDTIko Sustapen eta Lankidetza Zuzendaritzako Andres Zabarak irekiko du jardunaldia. Haren ostean, Estatuko agentziako beste ordezkari bat, José María Pérez, mintzatuko da, zeinak xeheki azalduko baititu I+G+B-rako finantzaketa tresnak. Zehazki, Cien eta Interconnecta programen 2016ko deialdiez arituko da.

Ondoren, Maier eta Danobat euskal enpresetako kideek beren kasu arrakastatsuak azalduko dituzte; Sofitec enpresak, bestalde, garapen fasean dagoen Interconnecta proiektu batean izandako parte-hartzea azalduko du.

 

Leku kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da Jardunaldiko idazkaritza teknikoan. Izena emateko epea 2016ko apirilaren 11n amaituko da. Parte-hartze eskaerak aurkezpen ordenaren arabera atendituko dira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow