SPRIk fabrikazioari eta material aurreratuei buruzko jardunaldia antolatu du

27 June, 2016

Ekitaldiak -Donostian egingo dena irailaren 27an- helburutzat du topagune bat sortzea Europako nahiz nazioarteko administrazioentzat, enpresentzat, teknologi zentroentzat eta sektoreko beste antolakunde batzuentzat.

 

Basque Enterprise Europe Network partzuergoko kide diren SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak), Innobasquek eta Beazek antolatu dute nazioarteko jardunaldi hori CEIT-IK4 zentroaren laguntzarekin. Jardunaldiaren xedea da teknologia transferentzia aztertzea eta bazkideak bilatzea Fabrikazio eta Material Aurreratuen esparruko I+G+B-ko proiektuetarako.

 

Advanced Manufacturing & Materials – Conference & Brokerage Event” jardunaldiak hitzaldiz eta enpresen topaketez (Brokerage Event) osatutako egitaraua antolatu du. Donostian egingo da, Tecnun-en egoitzan, irailaren 27an. Ekitaldia irailaren 26an egingo den “Red Vision 2020” bileraren barruan kokatzen da.

 

Jardunaldiaren helburu nagusia da topagune bat sortzea Europako eta nazioarteko administrazioentzat, enpresentzat, teknologi zentroentzat, unibertsitateentzat eta  fabrikazioaren eta material aurreratuen sektoreko beste antolakunde batzuentzat. Parte-hartzaileek teknologian oinarritutako lankidetza eta negozio aukerak aztertu ahal izango dituzte eta bazkide potentzialak bilatzeko aukera izango dute, Horizontea 2020 programako hurrengo NMBP (Nanotechnologies, Advanced Materials, Biotechnology and Production) eta FoF (Factory of the Future) deialdietako I+G-ko proiektuak garatzeko. Horretarako, agenda bat osatuko da aurretik hitzartutako alde biko elkarrizketekin.

 

“Advanced Manufacturing & Materials” jardunaldiak ikerlari adituekin eta enpresa berritzaile garrantzitsuenekin harremanetan jartzeko modu azkar eta erraza eskainiko die Europako 4.0 industriaren, fabrikazioaren eta material aurreratuen aro berriari aurre egiteko erronka, bazkide eta ideia berriak deskubritu nahi dituztenei eta Horizonte 2020 programaren deialdietan parte hartzeko aukerak emendatu nahi dituztenei.

 

Ekitaldiak Europako zenbait erakunderen babesa du, hala nola, hauena: Enterprise Europe Network, nazioarteko bokazioa duten ETEei laguntzeko munduko sare handiena; Vision2020 Sare Europarra, hots, Ikerketarako eta Berrikuntzarako Horizontea 2020 Europako Programa Markoan parte hartzen duten ikerketa organismoentzako eta enpresentzako berrikuntza plataforma.

 

 

 

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow