SPRIk dei egin die euskal enpresei Singapurreko Hirien Kongresuko standean parte har dezaten

20 June, 2016

Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak pabilioi propioa izango dute, eta nahi duten enpresek aukera dute bertan integratzeko eta uztailaren 10etik eta 13ra bitartean beren hiri-mailako konponbideak erakusteko.

 

SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) stand bat izango du Bilboko Udalarekin batera, Singapurren uztailaren 10etik 13ra egingo den Hirien Urteko Kongresuan.

 

Euskal enpresek ere parte hartu ahal izango dute “Bilbao-Basque Country, Urban Solutions” standean eta aukera izango dute hiri mailan eskaintzen dituzten konponbideak erakusteko. 30 metro koadroko espazio partekatu bat da, World Cities Summit ekitaldiaren barruan kokatuko dena. “World Cities Summit” bi urterik behin egiten den kongresu bat da, non nazioarteko hitzaldiak eskaintzen baitira gobernantza publikoari eta hirien garapen sostengarriari buruz.   Ekitaldi horrek mundu osoko gobernuetako liderrak eta hirien garapen sektoreko adituak erakartzen ditu, helburua delarik hirirako konponbide integralak partekatzea eta lankidetza berriak sortzea. WCS azokaren barruan hainbat ekitaldi antolatuko dira: “Lee Kuan Yew World City Prize” sariketa, urteroko “World Cities Summit Mayors Forum” foroa, eta “City Solutions Singapore 2016” erakusketa.

 

CSS 2016 plataforma global bat da, 133 herrialde eta eskualdetako 20.000 bisitari jasotzen dituena. 800dik gora enpresak gora parte hartzen dute ekitaldian, horregatik plataforma ezin aproposagoa da hiri-mailako konponbideak eta lankidetza berriak bilatzeko. 31.000 metro koadro baino gehiagoko erakusketa-gunea du eta herrialde eta gai desberdinetako pabilioiz osaturik dago, besteak beste, hauek: City Solutions,  Singapore International Water Week, Clean Enviro Summit.

 

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea bertan izango dela aprobetxatuz eta baita ere kontuan hartuz Bilboren mundu mailako oihartzuna -zeinak 2010. urtean “Lee Kuan Yew” lehiaketako lehen saria irabazi baitzuen-, SPRI Taldeak dei egin die hiri-mailako konponbideak eskaintzen dituzten euskal enpresei “Bilbao-Basque Country, Urban Solutions” pabilioi bateratuan parte har dezaten. Asmoa da hiri-mailako konponbide berritzaileen sektorearekin lotutako jarduerak gauzatzen dituzten eta nazioarteko proiekzioa duten euskal enpresek ekitaldian parte har dezatela, eta, bide horretatik, aukerak sor daitezela Asia hego-ekialdean, networking-jarduerak egingo direlako bisitariekin eta beste enpresa erakusle batzuekin. SPRIk aukera eskainiko die  euskal enpresei Bilboko standaren barruan parte hartzeko eta hiriak nazioartean duen ospea aprobetxatzeko.

 

Interesaturik dauden konpainiak  jar daitezela harremanetan SPRIk Singapurren eta Euskadin dauzkan ordezkariekin, standeko presentzia tramitatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow