Soralucek Nuclear AMRC zentro britainiarrarekin bat egin du

23 December, 2015

Soraluce makina erremintako euskal konpainiak eta Nuclear AMRC ikerketa-zentro britainiarrak aliantza bat sinatu dute, energia-sektorerako eta bereziki esparru nuklearrerako fabrikazio-prozesu berrien bultzadan elkarlanean jardun ahal izateko.

Akordio honen bitartez, Soralucek energia sektorerako soluzio berriak planteatu ahal izango ditu, beste industria-adar batzuetan abian dituen prozesuak eta teknologiak barne.

Sheffield-eko Unibertsitatea buru duen Nuclear AMRC zentroa 2009an sortu zen, enpresen ezagutzak, praktikak eta esperientziak unibertsitate munduarekin uztartzeko asmoz. Gaur egun, 40 enpresa baino gehiago Nuclear AMRC zentroari atxikita daude, erreaktoreen hornitzaileak eta zuzkitzaileak eta ekipo eta zerbitzu espezializatuak tarteko direla.

Nuclear AMRC-ren instalazioek azken belaunaldiko ekipamendua dute, pieza konplexuen fabrikazio-prozesuak ikertu eta hobetzeko erabiltzen den Soraluce FX 12000 deritzon mekanizazio-zentroa barne.

“Lankidetza hau oso garrantzitsua da gure enpresarentzat, oinarri ezin hobea eskaintzen baitu, beste sektore batzuetan ohikoak diren soluzioak energia sektorean probatu ahal izateko. Gainera, bezeroekin batera lan egiteko aukera emango digu, elkarren artean fabrikazio-kontzeptu berriak taxutu eta eskari zorrotz-zorrotzak dituen sektore honetarako soluzioak garatu ahal izateko”, adierazi du Xabier Mendizabal Soraluceko I+G arloko zuzendariak.

Soraluce-ren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow