Solidarters plataformak helburu sozialak dituen arte galeria digital bat bultzatu du

10 abendua, 2015
Solidarters proiektuak 80 artistaren artelanak eskaintzen ditu.

Artearen eta kulturaren munduko EAEko ekintzaile-talde batek Solidarters plataforma sortu du Interneten, artea hiritarrei hurbiltzeko, eta, aldi berean, gizartearentzat onura bat sortzeko. “Jende gehienak uste du gutxi batzuek baino ezin dutela erosi artea”, azaldu du Saioa Eibar, Solidarters plataformaren fundatzaileetako batek, “guk artea denen eskura jarri nahi dugu, eta, horrekin batera, gizartea eraldatzeko daukan gaitasuna berreskuratu”.

Solidarters plataforman beren lanak erakusten dituzten artistek konpromisoa hartzen dute salmentaren zati bat eurek aukeratutako proiektu sozial bati emateko. Bestalde, artelan bat erosi nahi duten pertsonek jakin dezakete  zein GKEtara joango den dirua, eta baita ere prezioaren ehuneko zenbat jasoko duen helburu sozialak. Onlineko galeria irailean zabaldu zen eta gaur egun 80 artista aktibok dauzkate beren artelanak plataforman.

Lantaldearen hurrengo helburua da  elkarreragin handiagoa ematea espazioari, denborarekin sare sozial bihurtu dadin. Saioa Eibarrek azaldu duenez, “orain hainbat ekintza egin daitezke: partekatu, artelanak aipatu eta baloratu”, “baina asmoa da komunitate interaktiboagoa izan dadila arte eta kulturarekiko interesa duten pertsonentzat”. Ildo horretatik, artista bakoitzak horma bat izango du bere artelanak azaltzeko, sorkuntza prozesua kontatzeko eta lan horiekiko interesa azaltzen duten pertsonekin hitz egiteko.

Solidarters plataforma ekonomia sustatzeko KBi Digital zentroan dago, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak elkarrekin bultzatzen duten haztegian.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow