SMARTup, SMEak eta Startupak lotuko dituen ekitaldia

19 July, 2016

Azaroan, ekintzailetzari buruzko biltzar berezi bat egingo da enpresa txiki eta ertainentzat eta startupentzat, Donostian. Ekitaldiak erakusketagune handia izango du, bai eta hitzaldi eta jarduera anitzeko eta askotarikoen programa bat ere; besteak beste, inbertsio‐foroak eta ekintzaileentzako eta enpresa txiki eta ertainentzako sariak izango dira, eta, orobat, networking eraginkorra sortzeko sistema ahaltsu bat, horretarako gune berezi bat izango baita.

SMARTupen berezitasuna bere ikuspuntua izango da: antolatzaileek startupen eta enpresa txiki eta ertainen arteko sinergiak sustatzeko egiten duten apustua; izan ere, uste dute hor daudela egiazko “smart” kapitala eta balio adimendunaren trukea. Batetik, startupentzat, hor aurkituko dituztelako bazkideak, kapitalaz gain egiazko merkataritza‐funtsa emango dietenak, eta, bestetik, enpresa txiki eta ertainentzat, startupak aukera paregabea direlako beren enpresentzat berrikuntza bete‐betean eskuratzeko.

Hitzaldietan, askotariko gaiak landuko dituzte, baina betiere berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuak, hala nola startupen eta enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea, berrikuntza eta barne‐ekintzailetza sustatzea, startupak finantzatzeko modu alternatiboak, marketina 2.0 eta merkataritza elektronikoa.

Hizlarien artean, sona handiko pertsonak izango ditugu, besteak beste,Ramón Tamames, José Luis Bonet, Josep Alet, Mathieu Carenzo, Julián Villanueva edo Joaquín Gay de Montellá.

Ekitaldia azaroaren 22an egingo da, Kursaal Kongresu Jauregian.
Gainera, ekitaldi eko‐eraginkorra izango da, material birziklagarri eta berrerabilgarriak erabiliko baitira standak eta eremuak muntatzeko.

Informazio gehiago: www.smartup.eus

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow