Smartphonetako energia-eraginkortasunak industria esparruetara salto egiten du

1 February, 2016

IK4-Ikerlan euskal zentro teknologiak, industria esparruetako mugikor adimendutan erabilitako energia-eraginkortasunetako sistemak aplikatzea helburu duen Europako proiektu bat koordinatuko du.

Safepower deituriko ekimenak, smartphone-ak erabiltzen ez direnean beren funtzionaltasuna itzali edo murrizteko teknologia ezartzea gura du, industria eta garraio aplikazioetarako prozesadore elektroniko txikietan eta txertatutako sistemetan energia-kontsumoa murrizte aldera.

Proiektuaren helburua, sistema horien energia-eraginkortasuna, bere segurtasuna arriskuan jarri gabe, %50ean handitzean datza.

Iragan urtarrilean abiarazitako proiektuak, smartphone fabrikatzaileen eta beste multimedia industriek erabilitako energia- kontsumo estrategiak izan ditu abiapuntu, beti ere, bere produktuek, kanpoko elikadura iturri baten beharrik gabe, funtzio kopuru handi bat eskain dezaten, bateria txiki batekin bakarrik funtziona dezaten.

Industrian eta garraioan erabiltzen diren txertatutako sistemak ez dira mugikorretako teknologia bezain eraginkorrak, horregatik Europar Batzordeak Safepower proiektua bultzatzea erabaki du, sektore horietara, kontsumoko elektronikan erabilitako energia- kudeaketako estrategia eta teknologiak eramaten laguntzeko.

Hiru urte iraungo dituen ekimenak lau milioi euroko aurrekontua du.

IK4-Ikerlanez gain, proiektu honetan, CAF Signalling, SAAB, fentISS eta Imperas enpresak eta Alemaniako OFFIs,  Holandako KTH eta Alemaniako Siegen Unibertsitateko institutu teknologikoek parte hartu dute.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow