Sentsore adimendunak, materialen egoera kontrolatzeko

7 January, 2016

Materialen egoera ezagutu eta mantentze-lanen kostuak aurrezteko asmoz, Tecnalia korporazio teknologikoa, egituren bizitza erabilgarriaren jarraipena egitea ahalbidetuko duten sentsore adimendunak diseinatzeko proiektu batean parte hartzen ari da,  bereziki aire bidezko garraioari arreta eginez.

Balioa erantsi handiagoko egitura aeronautikoen garapena bultzatzea da Eusko Jaurlaritzak ETORTEK programaren bitartez finantzatu duen AIRHEM-III proiektu honen helburua, osagaien bizitza-zikloaren monitorizazio adimendunaren bitartez.

Proiektu honi esker, PZTzko nanozuntz piezoelektrikoetan oinarritutako sentsore adimendun berriak garatuko dira, sentiberatasun eta fidagarritasun handiagoa baitute egituren aldaketak aztertzeko bizitza-zikloaren edozein etapatan. PVDF polimero piezoelektrikoak ere erabiliko dira.

Sentsore berrien bitartez lortutako informazioa gainbegiratutako ikasketa-ereduen arabera prozesatuko da, egituraren akats edo hutsegitearen identifikazio goiztiarra egiteko ondorioak lantzea ahalbidetuko duten kudeaketa arloko metodologiak eta algoritmoak ere erabiliz.

Tecnaliarekin batera, hauexek dira AIRHEM-III ekimenaren partzuergoko gainontzeko kideak: Teknologia Aeronautikoen Zentroa (CTA), Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Diseinu Elektronikoko Taldea eta Applied Photonics Group delakoa, eta Mondragon Unibertsitatea.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow