Senerrek datuak kudeatzeko sistema baten horniketa egin du misio espazial baterako

13 June, 2016

Konpainiak diagnostikorako eta datuen prozesamendurako soluzio baten horniketa egin dio Europako Espazio Agentziari

Sener teknologia eta ingeniaritza konpainiak datuak bildu eta prozesatzeko eta diagnostikoak lantzeko sistema aurreratu baten horniketa egin du, Europako Espazio Agentziak NASAren laguntzaz jaurtiki duen Interferometer Space Antenna (LISA) Pathfinder deritzon saiakuntza teknologikoko misiorako.

Misioa 2015eko abenduan abiatu zen, grabitazio-uhinen behatoki bat instalatzeko oinarriak finkatu eta gerora unibertsoaren soinua esploratu ahal izateko. Einsteinen Erlatibitate Orokorraren Teoriako puntu batzuk enpirikoki frogatzea da proiektu honen eginkizunetako bat.

Ekimen honen barruan, Sener, misioan erabiliko den tresna teknologiko bateko diagnostiko eta datuen kudeaketarako sistemaren diseinuaz, garapenaz, fabrikazioaz, integrazioaz eta egiaztapenaz arduratu da.

Gainera, Senerrek datuak kudeatzeko sistemako tenperatura-sentsoreen, magnetometroen eta erradiazio-monitorearen horniketa ere egin du.

Berrikitan, konpainiak Europako Espazio Agentziaren beste programa baterako magnetometro-masta bat garatzen ari zela iragarri du, kasu honetan Jupiterren eta honen inguruko ilargi izoztuen harremanei buruzko ikerketa batekin lotuta.

Senerrek 270 ekipo eta sistema baino gehiago landu ditu NASA, ESA eta Roskosmos bezalako nazioarteko espazio-agentziek arrakastaz jaurtikitako satelite eta espaziontzietarako.

 

SENERen aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow