Sener-rek Europako Agentzia Espazialarekin beste kontratu bat lortu du

23 ekaina, 2016
ATHENA misioan simulatutako ikuspegia

Taldeak Athena teleskopioaren instrumentu zientifikoa aukeratzeko mekanismoa hornituko du

Unibertsoaren puntu beroen eta galaxien eraketaren ezagutzan aurrera egiteko helburuarekin, Sener ingeniaritza taldea, Europako Agentzia Espazialarekin elkarlanean arituko da, Goi Energiaren Astrofisikarako Teleskopio Aurreratutako teknologia (Athena), erakunde espazialaren misio nabarienetako bat, garatuko du.

Zehatz-mehatz, unibertsoaren puntu bero eta energetikoak aztertzeko, zulo beltzen inguruko informazioa eskuratzeko eta galaxien eratzearekiko harremana ezartzeko helburua duen teleskopioaren instrumentuen aukeraketa mekanismoa hornitzeko kontratua lortu du enpresak.

Helburu hori lortzeko, Athena misioak, gamma izpien bristada, galaxien kumuluak inguratzen duen gas beroa, exoplaneten eta dagozkien izarren arteko elkarrekintza magnetikoa, Jupiterren aurorak edo Eguzki sistemako kometak bezalako fenomeno astronomikoak ikertzeko aukera emango duten instrumentu zientifiko eraginkorrez ekipatutako X izpien teleskopio handi bat konbinatzen du.

Senerren zeregina, instrumentuen aukeraketa sistema, hau da beharrezkoa denean, instrumentu batetik bestera ispiluaren orientazioa aldatzeko aukera ematen duen mekanismoa diseinatu, fabrikatu eta probatzea izango da.

Berrogeita hamar urteko bere historian, enpresak, munduko espazio- agentzientzako satelite eta espazioko ibilgailuak, 270 ekipo eta sistema baino gehiagoz hornitu ditu.

 

ATHENA-rako instrumentua aukeratzeko mekanismoa 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow