Garapen iraunkorra bultzatuko duten tokiko ekimenak behar dira

3 March, 2016

Sostenibles.tv ekimenak lehiaketa bat jarri du martxan, lehiaketa horren bidez babesa eman eta ikusgarri egiteko ingurumenarekin eta pertsonekin sostengarriagoa den etorkizunerantz aurre egingo duten ideiak. Txapelketa tokiko ekimenetan zentratuta dago, proposamen berriak nahiz jadanik martxan dauden proiektuak aurkeztu daitezke, eta irabazleak 2.000 euroko saria jasoko du ekimen horren garapenean inbertitzeko.

 

Era berean, lehiaketaren asmoa da ezagutzera ematea NBEk 2015ean onartutako 2030erako Agendan jasotako Garapen Sostengarrirako Helburuak, datozen 15 urteetarako ibilbide orria baitira. Guztira 17 helburu dira, besteak beste, pobrezia desagerraraztea, planeta babestea, eta giza eskubideak defendatzea. Lehiaketan parte hartu nahi duten ekimenek bat etorri behar dute NBEk jasotako gutxienez helburu horietako batekin.

 

Sostenibles.tv lehiaketara proposamenak bidaltzeko, nahikoa da 1-4 minutuko bideo bat grabatzea ideia azalduz, Youtube atarira igotzea, eta esteka sartzea izen-emate formularioan. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da martxoaren 11tik apirilaren 10era.

 

Sostenibles.tv bideoblog formako ekimen bat da, eta ezagutzera ematen ditu planeta errespetu handiagoz tratatzen duten eta garapen eredu bidezkoagoetan oinarrituta dauden tokiko ekimenak. Hona hemen proiektu horietako batzuk: ONGAWA GKEa, zeinak ura eta saneamendua bermatzen baitu Afrika eta Latinoamerikako herrialdeetan; San Frantziskoko Hiri Baratzea, nekazaritza ekologikoari eta auto-kontsumoari buruzkoa; edota Arroces del Mundo lehiaketa gastronomikoa, Bilbo Zaharra auzoan urtero egiten den jaia, zeinaren helburua baita hirian bizi diren kultura desberdinen arteko kohesioa sustatzea.

 

Sostenibles.tv plataforma Unesco Etxeak eta Zaramari kolektiboak sustatutako proiektu parte-hartzaile bat da, eta babesletzat ditu Eusko Jaurlaritza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, eta AECID–Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentzia.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow