Enpresen bila ari gara: Enplegua sortzeko eredu berria

16 August, 2016

Laburki esanda, ekintzaile izaten ikastea da “Nuevo modelo Generación de Empleo”-ren programa. Novia Salcedo Fundazioaren ekimen berri hau gazte talde batek ekintzaile izaten ikastera bideratuta dago. Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketaren laguntzaz, enpresen ideiak eta proiektuak talde berriekin bateratzea du helburu, elkarlanean aktibitate ekonomikoa eta enplegua sor dezaten.

NSF-k proiektu eta beharrizan jakinak dituzten enpresak bilatu nahi ditu, pertsona gertu eta gogotsuez osaturiko taldeen esku jartzeko asmoa dutenak, edozein erronka elkarrekin garatzeko.

 

Lau hilabete inguruz, talde hauek proiektuetan lan egingo dute. Artean, Novia Salcedo Fundazioa taldeak enkargua modu egokian egiteko beharko diren prestakuntza eta baliabideak eskura izateaz arduratuko da.

 

Programa honen bitartez gazteek proiektuaren berariazko ezagutza teknikoak bereganatuko dituzte, baita zeharkako beste zenbait konpetentzia, hala nola proiektuen kudeaketa, bezeroaren orientabidea, talde lana eta, bereziki, autoenplegurako iniziatiba eta bideraketa.

 

Dagoeneko zazpi erakundek parte hartu dute proiektu honetan: EgamasterTubacexOrtzadarVicinayTuriskopioSolidartesLynber eta Kirolene.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, email bidez kontakta dezakezu Elisa Mena-rekin.

NSF-ren web orria: www.noviasalcedo.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow