RTSk 1,3 M€ko inbertsioa egin du Mendaron duen lantegia automatizatzeko

25 April, 2015

Automobilgintzako osagaien eta ordezko piezen fabrikazioan diharduen RTS euskal konpainiak 1,3 milioi euroko inbertsioa egingo du, Gipuzkoako Mendaro herrian duen muntaketa-lantegia automatizatzeko.


RTSk mekanizazio sailaren automatizazioa amaitu du dagoeneko, eta orain gauza bera egin nahi du muntaketa sailean. 2015erako aurreikusiak dituen prozesu, makineria eta automatismo arloko gastuak sail horrexetan bilduko dira.

Konpainiaren arduradunek nabarmendu dutenez, prezioek eragin zuzena dute automobilgintzako ordezko piezen sektorearen gainean, eta ondorioz, giltzarrizkoa da lehiakortasuna areago dezaketen ekipamenduetan inbertitzea.

Horrez gain, enpresak Txinan duen lantegiaren ekoizpen-estrategia aldatu nahi du datozen urteotan, 20-30 erreferentzia fabrikatzetik 160 osagai inguru ekoiztera igaro diren instalazio horien eraginkortasuna areagotzeko asmoz.

Konpainiak aurrerapausoak eman nahi ditu merkatuak, bezeroak eta kanalak dibertsifikatzeko estrategiaren bidean, online salmenta barne hartuta.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow