Robotika adimenduna, Europako industriaren lehiakortasuna sustatzeko

16 maiatza, 2016
ROBOTT-NET proiektuak, robotikako teknologia enpresaren beharrei egokitzea du helburu

Tecnaliak robotika merkatuetara hurbiltzea xede duen ekimen batean parte hartzen du

Fabrikazio inguruetan pertsonekin batera lan egiteko gaitasuna duten robotak ezartzea eta ekoizpenaren automatizazio adimendunak elementu gakoak dira Europako industriaren lehiakortasuna sustatzeko.

Testuinguru honetan, ROBOTT-NET proiektua agertzen da, teknologia eta robotikako ezagutza, enpresaren behar zehatzei egokitzea helburu duen eta Europar Batasunak diruz lagundutako ekimena.

Ekimen honen egikaritzea, bikaintasun teknologikoko Europako lau entitatek osatutako aliantzari dagokio. Bertako kide dira Teknalia euskal korporazioa, Alemaniako Fraunhofer’s Production Unit entitatea, Manufacturing Technology Centre britaniar zentroa eta proiektua koordinatzen duen Danimarkako Danish Technological Institute institutua.

ROBOTT-NET egitasmoaren helburua automatizazio adimendunak planteatutako erronkei eta fabrikazioari robotikaren beharrezko egokitzeari erantzuna ematea da.

Entitate parte hartzaileek euren teknologia, azpiegitura eta soluzio berriak ezartzearen esparruko ezagutza eta esperientzia, ekimenean hautatutako enpresen eskaerei erantzuna emateko bideratuko dute.

Proiektuaren testuinguruan, parte hartzen duten zentro teknologikoetako robotikan gehien kualifikatutako adituek eskainitako 400 orduko laguntza kupoi bat dohainik jasoko duten 64 enpresa-ekimen gutxienez hautatuko dira.

Helburua “business case” bat garatzea eta kasu bakoitzeko beharretara egokitzeko existitzen den teknologia lantzea da.

Ondoren, 64 proiektuetako zortzik 150.000 euro arteko babes ekonomikoa lor dezakete, teknologiaren edo produktuaren baliozkotze pilotuak egiteko, bere potentzial guztia nabarmentzeko eta, azkenik, merkatura 4 produktu gutxienez ateratzeko.

 

ROBOTT-NET ekimena

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow