Euskal teknologia duen robotika akuatikoa

7 ekaina, 2016
Erle Robotics urpeko ontzi adimendun baten garapenean ere lan egiten ari da

Erle Robotics enpresak bere lehen ibilgailu akuatiko adimenduna zabaldu du

Robotikan eta tripulatu gabeko aparatuetan espezializatuta dagoen Erle Robotics konpainia bizkaitarrak robot akuatiko adimendun bat diseinatu du, uraren kalitatea eta tenperaturari buruzko datuak denbora errealean hartu eta bidaltzea gisako lanetan erabili ahal izateko.

Gailuak objektu txikiak garraiatu eta itsaspeko bideoak ere grabatzeko aukera ere eskainiko du.

Aparatua edozein erabiltzailek eraiki ahal izango du 250 eurotik beherako kostuaz, eta Roboten Sistema Operatiborako euskarriaz eta APM nabigazio-sistemaz hornituta dago.

Une honetan, Erle Robotics uraren azpian harat-honat ibiltzeko gai izango den itsaspeko adimendun txiki baten diseinuan lan egiten ari da.

Euskal enpresak berrikitan iragarri duenez, akordio bat sinatua du Kataluniako CatUAV konpainia teknologikoarekin, honek ekoizten dituen droneetarako pilotu automatikoen horniketaz arduratzeko. Akordioan aurreikusi denez, Erlek CatUAVek antolatutako proiektu zientifikoetan eta prestakuntza-ikastaroetan ere parte hartuko du.

Iturria: Euskadi Tecnología

 

Erle Robotics-en robotika akuatikoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow