Nola lagun diezaguke euskarak bizikidetzarako zubiak eraikitzen?

27 April, 2016

Datorren maiatzaren 7an eztabaida-jardunaldi ireki bat egingo da UPV/EHUn euskarari, aniztasunari eta bizikidetzari buruz.

Hona hemen Zubideiak topaketan aztertuko diren gai batzuk: zein ikuspegi duten etorri berriek euskarari buruz, nolako harremana dagoen Euskadin dauden hizkuntza desberdinen artean edo nola euskarak lagun dezakeen esparru eta kultura desberdinetako harremanak sortzen. Jardunaldi hori maiatzaren 7an izango da UPV/EHUko Leioako Campusean eta parte hartu nahi duten pertsona guztiei zuzenduko zaie, euskal hiztunak izan zein ez.

Elkarrizketatik abiatuta, zubiak eraikiko dira ikuspegi desberdinen artean eta, formatuari dagokionez, Gune Ireki bezala antolatutako da eztabaida sustatzeko. Topaketaren hasieran, parte-hartzaileek eurek erabakiko dituzte eztabaida-gaiak, euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz harturik. Eztabaida-taldeak aukeratutako gaien inguruan antolatutako dira eta hainbat elkarrizketa-txanda egingo dira. Txanda bakoitzaren amaieran, taldeek elkarrekin partekatuko dituzte plazaratutako ideia guztiak, eta hortik aurrera talde berriak sortuko dira beste gai batzuk eztabaidatzeko.

Topaketaren azken zatian txosten batean bilduko dira ekitaldian sortutako ideia eta proposamenak, eta txosten hori komunitatearekin partekatuko da. Halere, jardunaldiaren asmoa ez da ondorioak adostea, baizik eta euskara ikuspegi desberdinetatik bizi duten pertsonen arteko elkarrizketa sustatzea, elkarrengana hurbilduz bakoitzak garrantzitsutzat jotzen dituen kezka, oztopo eta aukerak.

Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskara Elkarteen Federazioak bultzatzen dute Zubideiak topagunea. Gainera, talde sustatzaile bat ere badu, hogeita hamar bat erakunde biltzen dituena, besteak beste, hauek: Gazteriaren Euskal Kontseilua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, UPV/EHU, Unesco Etxea, Emigrados Sin Fronteras eta Elhuyar Fundazioa. Parte hartu nahi dutenek eman dezatela izena Zubideiak topagunearen webean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow