Patricia Velasco: COMERCIOOSek onlineko “dropshipping” denda eredua hedatuko du Euskaditik

10 July, 2016

‘Dropshipping’ onlineko salmenta modalitate bat da, logistikaren arloa goitik behera irauli duena. ‘Comercioos’ ekimenaren Dropshipping jarduera beraizik zuzenduta dago ekintzaileei, hau da, inbertsio txiki batekin, arriskurik edo stock-ik gabe, eta produktu eskaintza zabal batekin onlineko denda propioa sortu nahi dutenei.

Dropshipping jarduerarekin, Comercioos ekimenak laguntza, aholkularitza, gidaritza, eta abar ematen die ekintzaile berriei onlineko salmentaren alderdi guztiei buruz (produktua eta euskarri teknologikoa ematen du, bezeroarekiko arreta kudeatzen du, bezeroaren eta handizkariaren arteko komunikazioa ere bai, e.a.). Ekintzaileak bi gauza bakarrik egin behar ditu: produktuak saldu eta irabazi marjinak ezarri.

 

Patricia, kontaiguzu nola sortu zen Comercioos

ComerciOOs sortu zen ikusi genuelako plataforma bat sortu beharra zegoela onlineko produktuak saltzeko. Onlineko salmentarako tresna indartsu bat geneukan, eta onlineko produktu salmentaren eskaera ezagutu ondoren erabaki genuen eskura geneuzkan baliabide guztiak erabiltzea eskaera horiei erantzuteko.

ComerciOOs 2013an abiatu zen, eta harrezkero, onlineko hogeitik gora establezimendu jarri ditu martxan. Establezimendu horiek hainbat sektoretakoak dira, hala nola elikadura, edertasun produktuak, bitxiak, produktu erotikoak, bidaiak, moda edo kirolak.

 

Diziplina anitzeko taldea zarete, ezagutza osagarri desberdinak konbinatzen dituena.

Hala da, bai. ComerciOOs ekimeneko lantaldean baditugu teknologia arloko profesionalak, administrazio eta operazioetakoak eta marketin eta komunikazio arlokoak. Gure helburua da goi-mailako kalitatea izatea zentzu guztietan.

ComerciOOs proiektuan puntako prestazio teknologikoak dituzten onlineko dendak garatzen ditugu, eta bezeroen eskakizunak asetzen saiatzen gara, laguntza teknologikoko zerbitzu bat eskainiz. Eta, halaber, gure ezagutzak konbinatzen ditugu (arlo juridikoa, finantzarioa, kontularitza, arlo teknologikoa eta marketina) aholkularitza integral jarraitua eskaintzeko eta, bide horretatik, negozioak sortzeko, irekitzeko eta kudeatzeko.

 

Beste ekintzaile batzuen laguntza nahi duzue negozioa partekatzeko.

Gure asmoa da merkatuan kokatzea onlineko dendak garatzeko plataforma onena izateko, bai dagoeneko sortuta dauden enpresentzat (bezero-zorroa eta merkatua zabaldu nahi dutelako), eta bai ekintzaileentzat edo txikizkarientzat (negozio propioa izan nahi dutelako edo lehendik daukatena osatu nahi dutelako), betiere berrituz eta azken baliabide teknologikoak erabiliz.

Ekintzaileak funtsezkoak dira lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialerako, eta badakigu sarritan noraezean dabiltzala eta laguntza informatikoa eta estrukturala behar izaten dutela. ComerciOOs proiektuak helburutzat du prozesu hori erraztea, hots, buruan dituzten enpresa proiektuak martxan jartzen laguntzea, ahalik eta inbertsio txikienarekin eta arriskurik gabe.

 

Inbertsio handirik egin gabe onlineko denda propioa izan nahi duten ekintzaileei, txikizkariei eta merkatariei zuzenduta dago zuen Dropshipping eredua. Nolako zerbitzuak eskaintzen dizkiezue?

Plataforma bat eskaintzen dugu, non gure bezeroek web espezializatu bat sortu baitezakete zerbitzu gehigarriekin:

ONLINEKO DENDA:

Zerbitzu honen helburu nagusia da aholkularitza integrala ematea onlineko denda eratzeko, irekitzeko eta kudeatzeko. Erabateko aholkularitza ematen dugu bezeroaren premien eta merkatuaren egoeraren arabera, eta baldintza onenak bilatzen ditugu aholkularitza hori preziorik onenean emateko, betiere independentzia mantenduz.

Bezero bakoitzaren premietara egokitzen gara, hau da, behar dutena ematen diegu, hasi webaren sorkuntzatik eta nahi dituzten zerbitzu paraleloetaraino; hala, negozioa zabaltzen dute, bezero-zorroa handitzen dute eta onlineko plataforma bat dute 24 orduz.

Gure bezeroen adibideak:

 

SHIPPING DENDA:

ComerciOOs ekimenak salmenta modalitate honen aldeko apustua egiten du, eta espreski zuzenduta dago negozio bat izan nahi duten edo lehendik dutena osatu nahi duten txikizkariei, ekintzaileei eta merkatariei. Funtsean, negozio berri bati ekin eta irabazi seguruak azkar eskuratu nahi dituzten ekintzaile guztiei.

Produktua eskaintzen dugu, eta baita ere kalitate-prezioaren kalitate ratioa hobetzeko behar den euskarria.

Horrelako negozioen funtzionamendua sinplea da oso: orrialdearen jabeak, hau da, saltzaileak eskaintzen dituen produktuetako baten eskaera bat jasoko du bere web orrian (bere onlineko dendan). Bezeroak dagokion ordainketa egin ondoren, posta elektroniko bat jasoko du erosketaren datuekin (posta elektroniko bat, mezu bat… saltzaileari egokien iruditzen zaion tokian).

Produktua automatikoki sortuko zaigu guri, eta bidalketa egingo dugu. Beraz, onlineko dendaren ardura duen pertsonak komisioak baino ez ditu kobratu beharko.

Negozio-modalitate honek ez du inbertsio handirik eskatzen, ezta stock izugarririk ere, eta ez du arrisku finantzariorik; hori bai, produktu katalogoak eguneratuta egon behar du beti.

Enpresa bakarra gara produktuak kudeatzeko eta eskaintzeko responsive sistemara egokitutako azken belaunaldiko abangoardiako teknologiak erabiltzen dituena; gure bezeroek aukera dute negozio propioa edukitzeko, merkatuan parekorik ez duen produktu-sortarekin.

Gure web demo batzuen ereduak:

 

GREMIOOS

GremiOOs  tresnaren bidez posible dugu bilaketa motorretan ezin hobeto posizionatutako web orriak eraikitzea azkar, merke eta eraginkortasunez. Web orri estatikoak dira, norbere datuak erantsi eta ezagutzera emateko.

Funtsean, lider izan nahi dugu proiektu teknologikoa ezartzeko orduan, eta gizartearekin konprometitu. Ekintzailetza bultzatu nahi dugu, eta enplegua sortzeko iturri berriak identifikatu, iturri berri horien bidez lehiakortasuna eta sostengarritasuna bermatzeko.

 

Zein da Comercioos besteengandik bereizten duen balio erantsia?

Gure balio erantsia da azken hamarkada honetan turismoaren sektorean eta ekintzaileentzako laguntza pertsonalizatuko zerbitzuetan geureganatu dugun onlineko merkataritzako esperientzia. Gainera, enpresa bakarra gara produktuak kudeatzeko eta eskaintzeko responsive sistemara egokitutako azken belaunaldiko abangoardiako teknologiak erabiltzen dituena.

Info +: www.comercioos.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow