OSI Donostialdea A gripearen inguruko nazioarteko entsegu kliniko baten parte hartzen ari da

25 February, 2016

Ekialde Eskualdearen eta Donostiako Unibertsitate Ospitalearen arteko lankidetzaren artean sortutako OSI Donostialdea erakundeak, nazioarteko entsegu kliniko baten parte hartzen ari da, A gripea deiturikoak eragindako N1H1 birusari aurre egiten dion medikamentu baten eraginkortasuna aztertzeko.

Zenbait herrialdetako zentro espezializatuetan garatzen ari den entsegua, II fasean aurkitzen da, hots, gaitza pairatzen duten pertsonekin. Gipuzkoar paziente bat, entseguan parte hartu duen bigarren gaixoa izan da.

OSI Donostialdea, zentroko Francisco Rodríguez Arrondo ikertzaileak zuzendutako Gaixotasun Infekziosoko taldeak jorratutako lanari esker ikerketan parte hartzeko aukeratu izan dute. Proiektuan gainera, Biodonostia OII Osasun Ikerketa Institutuko Entsegu Klinikoen plataformak kolaboratzen du.

Gripea urtero izateak, zailtasunak eskaintzen dizkio entseguari, izan ere inplikatutako eragile desberdinen arteko koordinazio maila handia exijitzen baitu.

Urtero, negu partean, gripeak jotako makina bat paziente hartzen dituzte kontsulta medikoek eta, gaixo gehienak tratamendu medikurik hartu gabe aste baten edo bi astetan osatzen badira ere, haur txikien, pertsona nagusien eta gaixotasun larriak pairatzen dituzten pertsonen kasuetan, infekzio honek konplikazio larriak eragin ditzake.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow