Oribay-k inpaktuetan erresistenteak izango diren automobilgintzarako eranskailu estrukturalen gama berri bat diseinatu du

15 June, 2015

Automobilentzako osagaiak egiten dituen Oribay enpresa gipuzkoarrak, ikerketa proiektu bateko buru da, muturreko baldintza meteorologikoentzako erresistentzia handiko ibilgailuetako haizetakoetan piezak eransteko aukera ematen duen gama berri bat garatze aldera.

Egitasmoa gel eranskailuan “ia nanopartikulak” injektatzean datza, produktuari propietate berriak sartzeko, beti ere bibrazioari eta hotza edo bero den momentuei aurre egin diezaieten, zehaztu du proiektuaren arduradun José Muñozek.

Eranskailu estrukturalen gama berri honek, nazioarte mailan sektorean aitzindaria den lerroa suposatzen du eta automobil- fabrikatzaile handien artean interesa piztu du, Muñozek dionez.

Adituak, ikerkuntza lerro hau 2005ean, merkatuan, baldintza meteorologiko aldakorrak pairatzen diren momentuetan, haizetakoen beiran pieza metalikoak, altzairuak eta plastikoak behar bezala itsasteko bermea eskaintzen zuen produkturik ez zegoela antzematean, martxan jarri zela azaldu zuen; horregatik, euren gama propioa garatzen hasi ziren.

Jada emaitza nabariak dituen proiektua zabalik darrai, eranskailu estrukturalen esparrurako irtenbide aurreratuak diseinatzen jarraitzeko xedearekin.

Egitasmoak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak garapen zientifiko eta teknologikoa sustatzeko bultzatzen duen GAITEK laguntza programaren finantza babesa jaso du.

 

Eranskailu estrukturalak

 

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow