NSF, “Talentua babesten” Euskadin

7 June, 2016

Aurten ere, Novia Salcedo Fundazioak Princesa de Girona Fundazioarekin kolaboratuko du “Talentua babesten” programan. Programa horrek helburutzat du familia batean goi-mailako lehen titulua lortu duten gazteen enplegagarritasuna handitzea eta, bide horretatik, lan merkatura sartzeko aukera berdintasuna bermatzea.

“Talentua babesten” Princesa de Girona Fundazioaren mentoring profesionaleko proiektu bat da, gazteen enplegagarritasuna handitzea helburu duena. Princesa de Girona Fundazioak bultzatzen duen proiektu honen xedea da aukera berdintasuna bermatzea lan munduan sartzeko orduan.

Metodologia berritzaile batean oinarritzen da, zeinaren bidez gazteak enpresa arloko profila edo profil profesionala duen pertsona baten tutoretza jasotzen baitu 6 hilabetez, bere gaitasunak eta trebetasunak hobetzen laguntzeko eta etorkizun profesionalean arrakasta hobea izateko.

Tutoreek gidari eta orientatzaile lana egiten dute eta kontaktu profesionalak eskaintzen dizkiete gazteei lan munduan sartzeko, bakoitzaren gaitasun tekniko eta pertsonalentzat egokia den lanpostu batean. Hala, “Talentua babesten” programak hezkuntza mundutik lan merkatura igarotzen laguntzen dio gazteari eta balioan jartzen du networking-a, ezinbesteko tresna delako lan merkatu horretan norbere txokoa egiteko.

Gainera, programa honek ikusgarri egiten ditu parte hartzen dutenen talentua eta merituak, beren familian eta ingurunean erreferente bihurtu diren gazteen kontratazioa sustatzen du eta enpresak eta lantaldeak errealitate horretaz jabetuarazten ditu.

NSFk aurten ere bat egin du ekimenarekin, eta horretarako esperientziadun enpresari eta ekintzaileen laguntza eskatzen du gazteak 6 hilabetez beren babesean har ditzaten, 10 saioko formatu malgu baten bidez (presentzialak edota onlinekoak). Aukera paregabea aurrera egiteko kontaktu-sarerik ez duten gazteentzat.

Kontaktua eta informazio gehiago: Elisa@noviasalcedo.es

 

Novia Salcedo Fundazioari buruz

Laurogeiko hamarkadaren hasieran herrialdea une zailean zegoen: krisi orokor batek etorkizun oparora iristeko bide guztiak ixten zizkien gazteei, enplegu eskaintza oso urria baitzen. Txomin Bereciartua SFko fundatzaile eta ohorezko presidentea ustea harturik zegoen krisi guztiak direla aldatzeko eta hobetzeko aukera eta, hortaz, garai hartako panorama gazteen zerbitzura jar zitekeen aukera bezala interpretatu zuen; leit motiv berri bat sortu zuen, elkarrekin uztartzen zituena nolabait bere ibilbide osoa eta gazteekiko konpromisoa, hala parrokietan abade gisa bere bokaziotik gauzatzen zuena nola Eskultismoaren arloan sortu zituen hezkuntza aktiboko taldeetan egiten zuena.

Gaur egun, NSF erakundeak hiru ildo estrategiko ditu:

  • -Gazteen lan-integrazioa lideratzea, berrikuntza eta balioa sortuz, ikuspegi global eta lokaletik.
  • -Gizarte Berrikuntza arloan ikerketa eta ezagutza aplikatua garatu eta Gizarte Berrikuntza horren agente eragile izatea.
  • -Eragina izatea esparru politiko, sozio-ekonomiko eta kulturaletako eragile garrantzitsuengan, helburutzat hartuz euren kolaborazio aktiboa lortzea, gizartea kontzientziatzea eta gazteak inplikatzea. 

www.noviasalcedo.es

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow