NSF eta “laCaixa“: enplegua eta ekintzailetza sortzeko eredu berria

13 January, 2016

 

Horregatik, Fundazioak proiektuak dituzten enpresak bilatzen ditu, proiektu horiek gogotsu eta ekimentsu diharduten gazteen esku jartzeko eta elkarrekin garatzeko. Datozen 4 hilabeteetan lantaldeak proiektuetan arituko dira lanean, eta NSF arduratuko da talde bakoitzari enkargua burutzeko behar dituen informazioa eta baliabideak emateaz.

 

Parte-hartzaileek programa honen bidez garatuko dituzte proiektuak berezkoak dituen ezagutza teknikoak, eta baita ere beste gaitasun transbertsal batzuk, hala nola, proiektuen kudeaketa, bezeroarenganako orientazioa, taldeko lana, ekimena eta auto-enpleguranzko orientazioa… Enpresek ekarpen txiki bat egingo diote lantaldeari, zeina “laCaixa” fundazioaren finantzaketarekin osatuko baita.

 

Hauxe behar da programak arrakasta izan dezan:
1. Enpresaren inplikazioa, bai proiektua taxutzean, bai proiektua lantaldeekin batera burutzean.
2. Proposatutako proiektuak garrantzitsua izan behar du enpresarentzat, eta hori funtsezkoa izango da lantaldeak bere irismena uler dezan eta inplikatu dadin.

 

Informazio gehiago nahi duenak jo dezala web orri honetara: elisa@noviasalcedo.es

 

 

Novia Salcedo Fundazioari buruz

Laurogeiko hamarkadaren hasieran herrialdea une zailean zegoen: krisi orokor batek etorkizun oparora iristeko bide guztiak ixten zizkien gazteei, enplegu eskaintza oso urria baitzen. Txomin Bereciartua SFko fundatzaile eta ohorezko presidentea ustea harturik zegoen krisi guztiak direla aldatzeko eta hobetzeko aukera eta, hortaz, garai hartako panorama gazteen zerbitzura jar zitekeen aukera bezala interpretatu zuen; leit motiv berri bat sortu zuen, elkarrekin uztartzen zituena nolabait bere ibilbide osoa eta gazteekiko konpromisoa, hala parrokietan abade gisa bere bokaziotik gauzatzen zuena nola Eskultismoaren arloan sortu zituen hezkuntza aktiboko taldeetan egiten zuena.

 

Gaur egun, NSF erakundeak hiru ildo estrategiko ditu:

• -Gazteen lan-integrazioa lideratzea, berrikuntza eta balioa sortuz, ikuspegi global eta lokaletik.

• -Gizarte Berrikuntza arloan ikerketa eta ezagutza aplikatua garatu eta Gizarte Berrikuntza horren agente eragile izatea.

• -Eragina izatea esparru politiko, sozio-ekonomiko eta kulturaletako eragile garrantzitsuengan, helburutzat hartuz euren kolaborazio aktiboa lortzea, gizartea kontzientziatzea eta gazteak inplikatzea.

 

www.noviasalcedo.es

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow