‘Imagine Business Lab’-ek hautatutako ‘NotConsulting’, Microsoft-en Inkubagailu eta Azeleragailu

18 August, 2016

Microsoft-en Negozioen Inkubagailu eta Azeleragailua den Imagine Business Lab-ek (bere Chileko egoitzan), DeustoKabi-n egoitza duen NotConsulting hautatu du Munduko hainbat herrialdetako 400 startup-en artean, bere azelerazio programan parte hartzeko.

 

“Une honetan negozio eredua arintzeko programa bizi bat garatzen ari gara. Azken bi urteotan monetizazio maila aski ona lortu dugu programa bizi honekin, eta une honetan, proiektua mundu mailara eramateko erronkari aurre egiten dihardugu. Honetarako, merkatu latino-amerikarretik hasteko asmoa dugu (dagoeneko Mexiko eta Chilen ari gara, bertan ere egoitza propioa dugula).” dio ShkWays-eko zuzendari betearazlea den Pablo Atelak.

 

NotConsulting-en jabe den ShkWays-ek, erakundeetan berrikuntza prozesuak martxan jartzean eta hauek arintzean lan egiten du. Nabarmentzekoa da Método SHAPE deituriko metodologia propioa duela (copyright eskubideak dituena eta prozesu eta softwareen patentea eskuratzeko bidean dena).

 

Informazio gehiago: NotConsulting

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow