Neiker, euskal tomaterik onenen bila

9 February, 2016

Euskadiko tomate aldaerarik onenak aukeratzeko asmoz, Neiker nekazaritzako ikerketa eta garapenerako euskal institutuak barazki horren EAEko aldaera tradizionalak identifikatu eta kalitateko ekoizpena sustatzea xede duen proiektua abiarazi du.

Ekimenaren helburua bertako produktuaren balioa aldarrikatu eta nekazariei produktibitate eta sukaldaritza-balio handiko tomatea eskaintzea da.

Proiektu hau aurrera ateratzeko, adituek zentro teknologikoko germoplasma bankuan kontserbatzen den Euskadiko tomate tradizionalen bilduma ikertuko dute.

Ekimen honen bitartez, benetako zaporea duten bertako barazkien alde kontsumitzaileen artean gertatzen ari den gero eta eskari handiagoari erantzun nahi dio Neikerrek.

Zentro teknologikoko ikertzaileek euskal aldaera tradizionalen hautaketa genetikoa egiten dihardute, kalitate organoleptikoa eta kontsumitzailearen harrera gisako parametroak kontuan hartuz.

Gainera, karakterizazio genetikoak aldaera bakoitza zehatz-mehatz identifikatzeko aukera erraztuko du, eta horri esker, era eraginkor eta praktikoan bereizi ahal izango dira antzeko tipo morfologikoak dituzten beste aldaera batzuetatik.

Gaixotasunekiko erresistentzia dugu kontuan hartu beharreko beste parametro bat material genetikoa hautatzerakoan. Zehazkiago esanda, tomatearen errentagarritasun ekonomikoa mugatzen duten bi patogeno nagusien eragina ikertuko da: tomatearen mosaikoaren birusa (ToMV) eta Phytophthora infestans onddoa.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow