Material metalikoetako hausturak iragartzeko metodo aurreratuak

9 October, 2017
Pitzaduraren hasiera osagaiaren bizitzari dagokio une kritikoa da

Vicinay Marine Innovacion-ek eta IK4-Azterlan eta Ceit-IK4 zentro teknologikoek elkarlanean dihardute balio erantsi handiko osagaietan sor daitezkeen arrakalen hasiera iragartzeko proiektu batean

 

Offshore inguruneko jardunean fidagarritasun handiko osagaiak behar dituzten sektoreei lehiakortasunezko abantaila eskaintzeko asmoz, Vicinay Marine Innovacion deritzon Vicinay Marine Taldeko I+G unitateak eta IK4-Azterlan eta Ceit-IK4 euskal zentro teknologikoek osagai metalikoetan sor daitezkeen arrakalen hasiera iragartzea ahalbidetuko duen metodo bat aurkitzeko ikerketa-proiektu batean lanean dihardute.

 

Pitzaduraren hasiera osagaiaren bizitzari dagokio une kritikoa da, eta giltzarrizko informazioa eskaintzen du, elementu horrekin lotutako edozein arazo konpondu ahal izateko.

 

Testuinguru honetan eta Eusko Jaurlaritzaren Elkartek programaren bitartez finantzatutako MODELAM proiektuari atxikita, hiru erakundeek metodo numeriko aurreratua bilatu nahi dute, balio erantsi handiko osagaietan sor daitezkeen arrakalen hasiera iragarri eta horien hedapena modelizatu ahal izateko.

 

IK4-Azterlan zentroak ohar baten bidez jakinarazi duenez, diseinuaren arloko egungo metodologiek iritsiera laburra dute osagaien ahultzearen eta nekearen aurrean. Oharrak dioenez, beharrezkoa da pitzaduraren hasiera modelizatzea, aleazio metalikoek horrelako fenomenoen aurrean duten portaera zehaztu ahal izateko.

 

Horren harira, proiektuari atxikitako ikertzaile-taldeak interes orokorreko kasuetan arazo hau konpontzeko behar den ezagutza garatuko du, izan ere, lortutako emaitzek oinarria finkatuko dute industria metal-mekanikoko sektoreei zeharka erantzun ahal izateko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow