Material konposatuen etorkizuna Donostian eztabaidagai

10 May, 2017

Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo da Matcomp kongresua

Gipuzkoar hiriburuak ekainean Matcomp kongresu nazionalaren edizio berri bat hartuko du, alor honetako azken ikerkuntzak eta teknologiak aztertze aldera

 

Material konposatuak, industrian bere aplikazioa eta sektoreko azken nobedadeak aztergai izango dira, ekainaren 12etik 23ra bitartean, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian egingo den Matcomp kongresu nazionalaren XII edizioan.

 

Material Konposatuen Espainiako Elkarteak (AEMAC), Mondragon Unibertsitateak eta Tecnalia euskal korporazio teknologikoak antolatutako ekitaldiak, material konposatuen alorrean garatutako azken ikerkuntzen eta teknologia berritzaileen inguruko aurkezpen eta eztabaidarako foroa eratu gura du.

 

Material konposatuak eta produktu lehiakorrago eta ingurugiroarekin adeitsuagoak diren produktuetan duen aplikazioa, Marcomp-en testuinguruan programatutako hitzaldien muina izango dira. Automobilgintza, aeronautika eta makina erreminta sektoreetako automatizazioa, malgutasuna eta arintzea, ekin beharreko erronka nagusietako batzuk bezala identifikatu dira.

 

Ildo honetan, jorratuko diren lerro tematiko batzuk, garraioen enpresei eta ibilgailu arinagoak manufakturatzeko erronkari bideratuta egongo dira. Ekoizpen kostua, aztertuko den beste alderdietako bat da, izan ere gaur egun, automobilgintza bezalako zenbait sektoreetan material konposatuak erabiltzeko oztopo baita.
Ekitaldiak irauten dituen hiru egunetan zehar, besteak beste, multimaterialak, portaera zerbitzuan, prozesuak, aplikazioak, birziklatzea eta iraunkortasuna bezalako alderdiak jorratuko dituzten 150 txostenen aurkezpena aurreikusita dago.

 

Bi urterik behin egiten den kongresu honek, ESI, Mondragón Korporazioa, Titania, FIDAMC, AIRBUS, Irurena Group, 3M, Mettler Toledo, Mtorres, Netzsch, Principia-Dassault Systèmes, Zwick-Roell eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow