Martxan da Euskadiko VI. KEIRETSU Finantzaketa Foruma

17 May, 2016

Keiretsu startup-etan inbertitzeko foro bat da, non inbertitzaile talde egonkor batek (dibertsifikazio unitateak, Family Offices, Business Angels, e.a.) aukera baitu kapitalerako finantzaketa behar duten enpresa proiektu berritzaileen (startup-ak) aurkezpenak entzuteko.

 

Foroaren edizioak pribatuak eta konfidentzialak dira eta edizio bakoitzean 5-8 startup inguru aurkezten dira inbertsiogileen aurrean. Proiektu horiek aurretik aukeratzen dira, eta prestakuntza eman zaie negozio-plana prestatzeko workshop-en eta “Pitching”-ari buruzko tailerren bidez. OTEIC Taldeak, Keiretsu Forum Spain-ek eta Donostiako Sustapenak potentzial handiko proiektuak aukeratzen eta prestatzen dituzte beren sustatzaileek Foroan aurkeztu ditzaten inbertitzaileen aurrean.

 

Aukeratutako startup-ak hazkunde eta errentagarritasun perspektiba handiak dituzten proiektu berritzaileak dira, 500.000 eurorainoko inbertsioekin sartuko liratekeen bazkide berriak behar dituztenak. Keiretsu foroak Euskadin duen Chapter iraunkorrak, besteak beste, ekimenaren hiru edizio egingo ditu 2016an Donostiako egoitzan, eta hala, 8. edizioraino iritsiko da. Aurreko edizioetan hogeita hamarretik gora startup aurkeztu dira.

 

 

Foroaren helburuak

Topaketa honen helburuetako bat da ekintzaileen proiektuen kualifikazio eta heldutasun maila handitzea, errazagoa izan dadin merkatuan arrakasta izatea. Horrekin batera, EAEn inbertsioaren kultura sustatu nahi da, proiektu ekintzaileetan eta enpresetan inbertitzeko likidezia duten enpresa eta partikularren artean. Azkenik, helburutzat du baita ere finantzatzeko moduko EAEko proiektuak bilatzea, ekonomian inpaktu positiboa sortzeko enplegu sorkuntzaren eta irabazi ekonomikoen hazkundearen bidez.

 

Keiretsu Forum Euskadik proiektu horien elementu bereizleak eta indar-guneak azpimarratuko ditu. Hala, Keiretsu Forum Euskadik proiektuen heldutasun gradua eta inbertsioak jasotzeko gaitasuna maximizatzen du honakoen bitartez:

  • – Proiektuentzako prestakuntza Foroan aurkeztu aurreko faseetan.
  • – Proiektuak aukeratzeko prozesua Keiretsu Spain erakundeko presidentearekin.
  • – Proiektuen bilakaeraren jarraipena Foroa amaitu ondoren ere.
  • – Inbertsiogileak prestatzeko prozesua.
  • – Proiektuentzako ko-inbertsioak bultzatzea.

 

 

2016ko Foroen egutegia:
VI. Keiretsu Euskadi Foroa: ekainak 9.
VII. Keiretsu Euskadi Foroa: irailak 29.
VIII. Keiretsu Euskadi Foroa: azaroak 24.

 

Hautatutako proiektuek Ebaluazio eta Prestakuntza prozesua iragan dute lehenik.

Keiretsu Forum Euskadi ekitaldiko inbertitzaileek posible dute parte hartzea Keiretsu Sareak edozein tokitan antolatzen dituen foroetan: Madril, Bartzelona, Andaluzia, Londres, Paris, New York, San Frantzisko,…

Halaber, prestakuntza jardunaldi espezifikoak antolatzen dira Business Angels / Inbertitzaileentzat: Keiretsu Academy.

Keiretsu Inbertitzaileen VI. Foroari buruzko informazio gehiago ESTEKA HONETAN

 

 

 

KEIRETSU FORUMi buruz:

Inbertsio pribatuz osatutako nazioarteko sare handiena da. 2000. urtean sortu zen San Frantziskon eta 31 egoitza ditu AEBetan, Europan eta Txinan. 2.000tik gora kide ditu, 200M$ inbertitu dituztenak 250 enpresa baino gehiagotan.

www.keiretsuforum.es

 

OTEIC-i buruz

1966an sortutako euskal aholkularitza taldea, ibilbide luzea duena enpresen aholkularitzan eta ondareari buruzko aholkularitzan, eta familiak eta inbertsiogileak dira bere bezeroak. Esperientzia zabala du, besteak beste, inbertsio, finantzaketa eta nazioartekotze proiektu estrategikoetan.

www.oteic.com

 

DONOSTIA SUSTAPENA

Udal sozietate publiko honek hiriaren sustapen eta garapen ekonomiko eta soziala bultzatzea du helburu, berrikuntza, ezagutza sorkuntza eta eraldaketa, sareko lana eta proiektuen kudeaketa oinarri hartuta.

www.fomentosansebastian.org

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow