Marisol Álvarez Nistal: “SlideBot Norte-k goitik behera aldatzen du zure mugikortasuna”

13 April, 2016

Duela ia 25 urte hasi ziren ekintzailetza munduan. Marisol Álvarez Nistal eta bere bazkide Ángel Allende Martínez ez zeuden pozik beren lanekin eta erabaki zuten beren negozio  propioa sortzea: Suministros Tasol, S.L.,  hornikuntza industrialeko enpresa txiki bat, soldatzeko materiala saltzen eta konpontzen duena.

 

Beren jarduera nagusia baztertu gabe, ekintzailetzari heldu diote berriro “Slidebot Norte” proiektuarekin, proiektu horren bitartez sustatzeko “auto-orekazko ibilgailu elektrikoak” eta “aulki arin eta tolesgarriak, hots, aulki konbentzionalak iristen ez diren tokietara sartzeko balio dutenak”.

 

 

Marisol, gogoan duzu nola hasi zineten ekintzailetza munduan? Nola lortzen da 25 urtez enpresa bat merkatuan edukitzea?

Hasiera ez da erraza, baina gogo guztia jarriz eta ahalegin handia eginez, txoko bat lortu genuen gure inguruko enpresen artean, Bizkaian erreferentziazko izateraino. Nola? Gure enpresan beti izan da garrantzitsua zerbitzu eraginkor eta berritzailea eskaintzea bezeroari; etengabe zaintzen ditugu merkatuan sortzen diren nobedade guztiak, bezeroari aholkuak eta informazioa emateko sektorean gertatzen diren aurrerapenei buruz.

Gure bezeroek badakite guregana jo dezaketela arazoren bat badute, saldu dizkiegun produktuen inguruko orientazioa behar badute edo zalantzak badituzte beren negoziorako produktu onena aukeratzean. Erantzun sinpleak eta segurtasuna ematen dizkiegu.

Bestalde, guk geuk ematen diegu materiala zuzenean, aurrez aurre; hala, bezero eta hornitzaileen arteko elkarreragina estutzen da, eta denborarekin, harreman profesional bikaina lortzen da, kasu gehienetan denboran irauten duen adiskidetasunezko harremana izateraino.

 

 

Hainbeste urte pasa ondoren metalurgia sektorean, aukera izan zenuten zuen negozio jarduera zabaltzeko.
Bai, “Slidebot Norte” proiektuaren aldeko apustua egin genuen. Gure jarduera nagusia baztertu gabe, ibilbide profesional berri bati ekin genion. Lehenbizi, “auto-orekazko ibilgailu elektrikoak” merkaturatu genituen eta ondoren “gurpildun aulki arin eta tolesgarriak”, aulki konbentzionalak iristen ez diren tokietara sartzeko balio dutenak.

Auto-orekazko ibilgailu elektriko bertikalekin modu erraz, dibertigarri, garbi eta merkean egin ditzakezu joan-etorri guztiak. Elektrikoa izaki, ingurumena errespetatzen du, ez du batere kutsatzen. Horrelako batekin askoz azkarrago eta erosoago mugitu zaitezke zure hiri edo herrian barrena.

Slidebot bertikala oso erraz gorde daiteke auto baten maletategian, eta 40 km-ko autonomia duenez, nahi duzun leku guztietan ibil zaitezke bateria karga bakar batekin.

 

 

Modelo bat baino gehiago aukeratu daitezke premien arabera…

Slidebot bertikalen bi sistema dauzkagu: “city” eta “off road” modeloak. Bata ala bestea aukeratu daiteke non erabiliko duzun (lur mota, alegia) kontuan hartuta.

Bestalde, “Slidebot Mobility” aulkiak Slidebot V5 gailuaren auto-oreka kontzeptu bera baliatzen du, baina aldatuta eta baldintza berrietara egokituta, hau da, bat-bateko errotazio eta aurreranzko mugimenduak bermatzen ditu helduleku, azeleragailu edo balazta beharrik gabe. Mugitzeaz pentsatzea nahikoa balitz bezala ia!

 

 

Horrelako ibilgailuak errazak dira erabiltzeko, eta pertsona askoren irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzen dituzte

Bi gurpil paraleloz eta sentsore elektronikoen sorta batez osaturik dago, aukera ematen diotenak SLIDEBOT Mobility aulkiari aurrera egiteko erabiltzailea aurrerantz inklinatzen den bakoitzean eta abiadura murrizteko edo gelditzeko gorputza atzerantz botatzean. Posible da ibilgailua eskulekuarekin biratzea, hala eskuek ez dute operazio konplexurik egin behar eta guztiz libre geratzen dira.

Gaur egun merkatuan dauden gurpildun aulkiek, motordunek zein motor gabeek, ezin dute luzaroan ibili zenbait azaleratan, esaterako hondartzetan, elurretan edo bidezidorretan. SLIDEBOT Mobility aulkia naturalki ibiltzen da halakoetan, zailtasunik gabe.

Traveling aulkiak abantaila handiak ditu espazio eta garraio arazoak dituzten pertsonentzat. Eguneroko arazoez ari gara, hala nola, aulkia etxeko atarian utzi beharra, aulki elektrikoak duen tamainagatik toki estuetan sartu ezina, edozein ibilgailutan bidaiatu ezina eta garestiagoak diren taxi egokituak erabili beharra, edo atzetik sartu ahal izateko arrapala duen ibilgailu bat eduki beharra… Traveling aulkiak konplikazio, deserosotasun eta gastu horiek denak konpondu eta saihestu ditzake.

 

 

Erabilpen profesional anitzak izan ditzake osagarri desberdinak atxikiz gero. Jarri adibideren bat:

SLIDEBOT SECURITY beraizik diseinatu dugu segurtasunaren sektorerako, eta zehazki, disuasio-ibilgailu deigarri, maniobragarri eta ikusgarria behar duten zerbitzuentzat (polizia, edo segurtasun indarrak). Slidebot Security-rekin zabaldu egin genuen segurtasun arloko langileentzako garraio-sorta, sorta horren barruan daudelarik V5 + (off road) modeloak, hirietarako eta landa eremuetarako pentsatuta daudenak.

Bere aurreko ibilgailuak bezala, hau ere oinarekin gidatzen da; hori bai, baditu hainbat desberdintasun: alerta argi estroboskopikoak, sirena akustikoa eta dokumentuentzako maletak.

 

 

 

Ikusiko al ditugu aparatu horiekin egindako polizia jazarpenak?

Ibilgailu honek disuasio-efektua sortzen du, eta erabiltzaileari ikuspegi zabalagoa eskaintzen dio ematen dion garaieragatik. 20 kilometro orduko abiadura har dezake, oinezkoentzako eremuetan eta hiri-guneetan erabil daitekeen gehiengoa, eta 35 kilometrotik gorako autonomia du.

Errondak edo segurtasun ekitaldiak egiten dituzten enpresek aukera dute ibilgailua pertsonalizatzeko, adibidez, errege kabalgatetarako, Aste Santurako, azoketarako eta ekitaldietarako, e.a.

 

 

 

Erraza denez ibilgailua pertsonalizatzea, beste erabilpen eta merkatu batzuetara ere bideratu dezakezue.

SLIDEBOT Golf, adibidez, oso erabilgarria eta dibertigarria da; erraza da erabiltzeko, eta golferako orgatxo estandarrak baino askoz txikiagoa da. Ezaugarri egokiak ditu eta bere pneumatiko bereziek ez dute belarra hondatzen, goxo-goxo dabilelarik azalera desberdinen gainean. SLIDEBOT OFF ROAD modeloan oinarritutako ibilgailua da.

Poltsa osagarri bat du golf makilentzat, modu seguruan gordetzeko ekipoa SLIDEBOT Golf ibilgailuari atxikita, klubean batetik bestera lasai-lasai ibiltzeko. Dena den, osagarri hori erraz kendu daiteke gordetzeko edo beste norabait eramateko.

 

 

Oso garrantzitsua, nola probatu eta erosi daitezke zuen produktuak?

Ugao-Miraballeseko Usila Industrialdean gaude, etenik gabeko ordutegian goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara, baina komeni da hitzordua aldez aurretik eskatzea. Nahi duenak gure web orrian aurki ditzake gurekin harremanetan jartzeko datuak:

www.slidebotnorte.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow