Abian: Up!Euskadi Barne-ekintzailetza 2016

2 March, 2016

120 lagun inguru elkartu ziren Up!Euskadi Barne-ekintzailetza egitasmoaren barruan 2016. urtean egingo diren ekintzen aurkezpenean, otsailaren 24an Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan egindako ekitaldian. Aurkezpenarekin, bada, abian da askotariko ekintzen agenda zabala, publikoak (topaketak, kasuen difusioa, eta abar) zein enpresei eskainiko zaien akonpainamendu pertsonalizatua, une honetatik aurrera hiru lurraldeetako BIC zentroetatik bideratu daitekeena.

 

Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Ekintzailetza Sailburuordeak ekin zion saioari eta 2015. urtean lortutako emaitzak aurkeztu zituen. Guztira, 400dik gora lagun dira prestakuntza-saioetan parte hartu dutenak, 36 enpresek hartu dute parte akonpainamendu adituaren bidean negozio, produktu eta zerbitzu berriak garatzeko eta 100dik gora zuzendaritza-kidek hartu dute parte prestakuntza adituko saioetan.

 

Barne-ekintzailetza edo Ekintzailetza Korporatiboa “Ekintzailetza Sustatzeko Erakundeen arteko Planaren” zutabeetako bat da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailak bultzatu du Plana, hiru lurraldeetako Foru Aldundiekin batera eta bertako BIC (Business and Innovation Centre) zentroekin elkarlanean. Ainhoa Aizpuru, Ekonomiaren Sustapena, Landa-Ingurua eta Lurralde Oreka Foru Diputatuak ere parte hartu zuen jardunaldiaren amaieran, eta hain zuzen ere, erakunde guztien konpromisoa azpimarratu zuen, “enpresa-ehun dinamikoa, aurreratua eta lurraldean aberastasuna eta balioa sortzen jarraitzeko gauza izango dena garatzeko”.

 

Arratsaldean zehar, bestalde, ekimen honetan parte hartzen duten hiru enpresa eragileetako ordezkarien ekarpena ere jaso genuen.

 

Joan den urtean ere ekimenean parte hartu zuen Cikautxo-ren izenean Gonzalo Martinek, Negozio Berrietako eta Garapen Korporatiboko arduradunak beren enpresaren estrategian barne-ekintzailetzak izan duen garrantzia azpimarratu zuen: “Ohitu egin behar gara enpresa eta bere produktuak bereizten, horrela azal berria garatzeko gauza izango gara, gaur egungoa ordezkatu egingo duena hala behar denean, horrela esanguratsu izaten jarraitu ahal izango baitugu oso azkar aldatzen den merkatuarentzat”. Bere aldetik Ricardo González, Spyro enpresako Zuzendari Nagusia inguruaren garrantziaz mintzatu zen; “ezinbestekoa da garantzen jarraitzeko aukerak identifikatzen lagunduko digun ekosistema izatea; BIC-en laguntza giltzarri izan da gure kasuan eta lagungarria izan da oso geure posizioa eta geure gaitasunak ulertzeko modu desberdin hau jorratzen”.

 

Grupo Alcor taldearen izenean, bere Kontseilari Delegatua den Gaizka Grajalesek enpresak animatu zituen “ez konformatzen dakigunarekin, negozio eta teknologia aukera berriak bilatzen, horrek hazten jarraitzeko motibatu egiten gaituelako”, eta horren adibide gisa azaldu zituen urte hauetan guztietan abian jarri dituzten enpresen eraldaketak.
2016ko ekintzen programa aurkezteko, BIC zentroetako Zuzendariek parte hartu zuten. Hain zuen ere, jardunaldi horretan bertan erakutsi zen lehen aldiz zentroen irudi berria, “modu ikusgarri batez islatzen duena zentroon orientabide berria, zeinak beren zeregin katalizatzailea indartzea helburu duen, lurraldearen ezagutza gertuan eta enpresen ezagutza zehatzean nabarmenduta, gauza izan daitezen “neurrirako soinekoa” eskaintzeko”. Ildo beretik mintzatu ziren hiru zentroetako arduradunak, BIC Araba (David Montero), BEAZ (Ainara Basurko) eta BIC Gipuzkoa (Marisa Arriola). Halaber, guztiek bat egin zentroek erabiltzen dituzten baliabideak, ezagutza eta aukerak eskaintzen. BIC-ekin batera jardungo dute lan horretan Up!Euskadi ekimeneko aurtengo ekintzetara bat egin duten beste zenbait eragile, hala nola, Merkataritza Ganberak, klusterrak, enpresa-elkarteak, eta abar.
Hemen kontsulta daiteke programaren ekintzen egitarau osoa:

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Bestalde, Telefonica enpresako Head of Innovation Portfolio delako ardura duen Susana Juradoren hitzaldiaz gozatzeko aukera ere izan genuen. Negozio berriak garatzen eskarmentu handia dute eta aurkezpenera joandakoekin partekatu egin zituen bere esperientziak eta ikaspenak. Hemen kontsultatu daiteke bere aurkezpena.

 

Azkenik, ekitaldiaren laburpen grafikoa Miryam Artola artistaren esku joan zen. Hari esker, ekimenaren “beste ikuspegi” bat eskain dezakegu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow