Nanoeskalako argia, zientziak aurrera egin dezan

21 April, 2016

CIC nanoGUNEko ikertzaileek argi infragorria grafenozko nanoegituretan bistaratzea lortu dute.

Nanozientziaren eta honen aplikazioen garapenean aurrera egiten jarraitzeko helburuari eutsiz, CIC nanoGUNE euskal ikerketa-zentroko zientzialari-talde batek, Zientzia Fotonikoen Institutuaren (ICFO) eta grafenozko egiturak fabrikatzen dituen Graphenea enpresaren lankidetzaz, argi infragorria ikusi dute lehenengo aldiz grafenozko nanoegituretan.

Lan hau nanozientziaren aroko teknologia konpaktuen egungo bilaketa-giroan gauzatu da, eta ikerketa-bide berriak ireki ditu fotodetektagailuen, sentsoreen eta arras txikiak diren bestelako nanogailu optoelektroniko eta fotonikoen aukerak ezagutzeko.

“Gure lanek bide berriak ireki dizkiete grafenoan oinarritutako teknologiei, eta luze gabe, potentzia txikiko nanogailu optiko eraginkorrak sor litezke”, ziurtatu du proiektua zuzentzeaz arduratu den Rainer Hillenbrand Ikerbasqueko ikertzaileak.

Telefono mugikor adimendunek, ordenagailu ultra-azkarrek eta tresna medikoek gero eta osagai elektroniko sofistikatu gehiago behar dituzte, eta ondorioz, bloke optikoak orain arte erabilitako aukeren alternatiba gisa planteatu dira.

Hala ere, argia oso-oso bizkorra izan arren, zientzialariek ez dute lortu oraindik nanoingeniaritzaren bitartez, erabilitako bolumen txiki horietara behar bezala egokitzerik.

Fisikaren oinarriak berak ere aurkako faktoreak dira, argia ezin baita konprimatu uhin-luzeraren erdia baino txikiagoa den espazio batean. Tamaina hau gailuetako eraikuntza-bloke elektronikoak baino askoz handiagoa da. Hori dela eta, argia kontzentratu eta nanoeskalako materialen bitartez igortzeko formuletan aurrera egitea egundo ez bezalako gertaera zientifikoa da.

La investigación ha sido publicada en portada en la prestigiosa revista científica  Nature Photonics.

Ikerketa, Nature Photonics aldizkari zientifiko ospetsuaren azalean publikatu dute.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow