Lumiker, Europak babestutako argindarraren sektorerako teknologia

7 ekaina, 2016
Lumiker logoa

Teknologia optikoen aplikazioa ikertzen duen Cablesens enpresa onartua izan da 1. faserako, Europako ETE berritzaileenei laguntzeko SME Instrument Programaren azken deialdian.

 

Europako Batzordeak apustua egin du Lumiker Aplicaciones Tecnológicas enpresaren alde, Cablesens proiektua onartuz ETE Tresna programaren 1. faserako. Konpainia hori teknologia optikoen arloan ari da lanean, eta Bizkaiko Teknologi Parkean dago. SME Instrument programa izugarri lehiakorra da, Europako H2020 estrategian sartuta dago, eta helburutzat dauka hazkunde potentzial handia duten ETE berritzaileei laguntzea.

 

Programa horren 1. faseko deialdian Cablesens proiektua onartu dute “SMEInst-09-2016-2017: Stimulating the innovation potential of SMEs for a low carbon and efficient energy system” arloan, puntuazio oso onarekin. Exijentzia eta lehia handiko hautaketa prozesu baten barruan, proiektuaren inpaktua, bikaintasuna eta kalitatea baloratu dira.

 

Programaren azken deialdi honetan, 1. faseko modalitatean aurkeztu diren 1.995 proposamenetatik 189k bakarrik lortu dute finantzaketa, eta horietatik bi baino ez dira Euskadikoak, Lumiker enpresa delarik horietako bat.

 

Cablesens proiektuaren helburua da monitorizazio sistema bat gauzatzea azpiegitura elektrikoen mantenimendu prediktiboa egiteko eta, hartara, eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Programaren 1. fase honetan jaso duen laguntzari esker, Lumiker enpresak proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa kontrastatuko ditu, eta argindarraren sektorerako berrikuntza teknologikoko proiektu anbiziotsu bat diseinatuko du, batetik, bere arrakasta ziurtatuko duelarik, eta, bestetik, lehiakortasuna indartuko duelarik Europako ETE berritzaileenen aurrean.

 

SME Instrument programak bere proiektua onartu izana aukera eta aitortza paregabea da Lumiker enpresarentzat. Orain, indartu egingo du teknologia fotoniko aurreratuan oinarritutako enpresa- proiektua eraikitzeko estrategia, zeinaren bitartez balio erantsi handiko produktuak lortuko baititu berrikuntza teknologikoak eskatzen dituen argindarraren sektorerako. Halaber, estrategia horrekin energia eraginkortasun handiagoa lortuko du eta posible izango du arlo horretako araudi gero eta zorrotzagoa betetzea.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow