Klusterrek Basque Ecodesign Centerrekin bat egin dute diseinu jasangarria bultzatzeko asmoz

13 April, 2016

Euskal enpresen ekodiseinuaren arloko lehiakortasuna sustatzearren, Basque Ecodesign Centerrek akordio bat sinatu du Euskadiko bederatzi industria-klusterrekin, elkarren arteko lankidetza sendotu eta diseinu jasangarriaren garapena bultzatzeko.

Akordioa erakunde parte-hartzaileen ordezkariek eta Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde-Politikako sailburuak sinatu zuten, apirilaren 11n Bilbon egindako ekitaldi batez.

“Sinatutako akordio berri honi esker, Basque Ecodesign Centerrek indartu egingo du Euskadiko industrian ekodiseinua sustatzeko duen gaitasuna, izan ere, hemendik aurrera, klusterrei atxikitako enpresek ekodiseinuaren arloko ezagutza-zentro aurreratu honek eskaintzen dituen abantaila guztiez profitatzeko aukera izango dute”, ziurtatu du Oregik.

Automobilgintza arloko klusterra (ACICAE), Ingurumen Industrien Kluster Elkartea (ACLIMA), Makina-Erreminta, Osagarri, Osagai eta Tresnen Fabrikatzailen Espainiako Elkartea (AFM) eta Energia Klusterra dira itunarekin bat egin dutenak.

Ekimenari atxiki zaizkio, halaber, Euskal Herriko Itsas Foroa; Ekipamenduaren, Zuraren eta Diseinuaren Sektoreko Kluster Elkartea (HABIC), Aeronautika eta Espazioaren Euskadiko Kluster Elkartea (HEGAN) Espainiako Trenbide Elkartea (MAFEX) eta Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra (MLC).

“Euskadi da, ehunekoetan, ekodiseinu-ziurtagiria duen enpresa-kopururik handieneko autonomia-erkidegoa, eta horrek Europa hegoaldeko erreferentziazko eskualde bihurtu gaitu ekodiseinuari honi dagokionez”, gaineratu du sailburuak.

Basque Ecodesign Center delakoa, Eusko Jaurlaritzak, Ihobe sozietate publikoak eta Euskaldiko zenbait enpresak sortu zuten 2011n, ekodiseinuaren arloko proiektu berritzaileak gauzatzen laguntzeko asmoz. Orona deritzon igogailuen eta igotze-soluzioen euskal enpresa eta SPRI sozietate publikoa ere bazkide gisa atxiki zaizkio organo honi.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow