Euskadiko klusterrek eta enpresa elkarteek egiaztatu dute negozioa eta enplegua hazi egin direla 2015ean

11 March, 2016

Industria Abagunearen Behatokiak bere urteroko txostenean berretsi ditu Euskadiko 22 elkarte eta klusterren hobekuntza aurreikuspenak. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantxa Tapia, izan da foro horrek ostiralean egin duen bileraren buru. Ia denek espero dute mantendu edo handitu egingo direla beren fakturazioa, eskaerak, lanpostuak, esportazioak eta I+G+B-ren erabilpena; izan ere, 22en artetik, siderurgiak bakarrik uste du enplegu gutxiago izango duela. Jarduera industrialaren hazkundea bio-zientzien eta itsasoko industriaren sektoreetan eman da batik bat, eta sektore horietako enpresen %100ek (bio-zientzien kasuan) eta %80k (itsasoko industriaren kasuan) espero dute beren jarduera hobetzea. Behatokiak egiaztatu du Euskadiko BPGak %2,8ko hazkundea izan zuela iaz eta, bestalde, jakinarazi du Produkzio Industrialeko Indizea %3,5 hazi zela, 2014ko datuak bikoiztuz.

 

Industria Abagunearen Behatokiak, Euskadiko enpresa elkarteen eta klusterren urteroko erradiografia egiten duenak, bere azken txostenean egiaztatu du aztertutako 22 erakundeek hobekuntza espero dutela, bai fakturazioan eta bai enplegu sorkuntzan. Ia denek espero dute mantendu edo handitu egingo direla beren fakturazioa, eskaerak, lanpostuak, esportazioak eta I+G+B-ren erabilpena; izan ere, 22en artetik, siderurgiak bakarrik uste du enplegu gutxiago izango duela.

[pullquote]Jarduera industrialaren hazkundea bio-zientzien eta itsasoko industriaren sektoreetan eman da batik bat[/pullquote]

Jarduera industrialaren hazkundea bio-zientzien eta itsasoko industriaren sektoreetan eman da batik bat, eta sektore horietako enpresen %100ek (bio-zientzien kasuan) eta %80k (itsasoko industriaren kasuan) espero dute beren jarduera hobetzea.

 

Industria Abagunearen Behatokia Bilbon elkartu da ostiral honetan Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, buru izan duen bilera batean, non datuak aztertu eta etorkizuneko perspektibak azalduko baitituzte.

 

Txostenak forja eta garraio sektoreen egoera azpimarratu du. Izan ere, 2015eko azken seihilekoan sektore horietako enpresen %80k adierazi du egoera hobean daudela. Beste sektore batzuetan ere (automozioa, ekipo ondasunak, bio-zientzia, elektronika, eskuko erreminta fabrikatzaileak, habitata eta itsasoko industria), konpainien %60k jakinarazi dute negozioa handitu dutela azken sei hilabeteetan.

 

Aurtengo aurreikuspenei dagokienez, jarduera hobetzea espero dute bio-zientzien sektoreko enpresen %100ek eta itsasoko industriaren sektoreko %80k, eta baita ere beste lau kluster eta elkartetako konpainia gehienek (eraikuntza, burdinbideetarako ekipoak, habitata eta elikadura industria).

 

Behatokiak egiaztatu du Euskadiko BPGak %2,8ko hazkundea izan zuela iaz eta, bestalde, jakinarazi du Produkzio Industrialeko Indizea %3,5 hazi zela, 2014ko datuak bikoiztuz. Azken datu hori positiboa izan zen hiru lurraldeetan: Bizkaian %4,8 hazi zen, Gipuzkoan %3,5 eta Araban %1,2.

[pullquote]Produkzio industriala %3,5 hazi zen aurreko ekitaldian, hortaz hazkundea erregistratu da bi urtean jarraian[/pullquote]

Produkzio industriala %3,5 hazi zen aurreko ekitaldian, hortaz hazkundea erregistratu da bi urtean jarraian. Gainera, Gizarte Segurantzako afiliazioak ere hazi egin ziren 2015eko azken hiruhilekoan, eta aspaldian lehenengoz lortu dute beheranzko joera aldatzea, bai urte arteko eta bai hiruhilekoko tasan.

 

Era berean, enpresen konfiantzaren indizeak %1,1 egin du gorantz 2016ko lehen hiruhilekoan, 2015eko azken hiru hilabeteekin alderatuta. Aurreko urtearekin konparatuz gero, hazkundea %6,4koa izan da.

 

 

 

Datuak sektoreka:

Sektore aeronautikoa eta espaziala: Hegan elkarteak, 40 konpainia biltzen dituenak eta konpainia horien bidez 2015ean 4.347 euskal langile enplegatu zituenak, 900 milioi euro fakturatu zituen pasa den ekitaldian. 2015eko azken hiruhilekoan hazkundea erregistratu du fakturazioan eta esportazioetan. Eskaera zorroaren eta fakturazioaren perspektibak onak dira urte honetarako.

Ikus-entzunezkoen sektorea: Eiken klusterrean 5.282 lagun enplegatzen dituzten 123 enpresa biltzen dira eta 2015ean 684 milioi euroko fakturazioa izan dute. Sektoreak aurreko urteetan jasandako makalaldiaren ondoren, azken seihilekoan datu are okerragoak erregistratu ziren esportazioetan. Hori bai, hobetu egin ziren eskaera zorroa eta fakturazioa.  Aurten negozio-datuak eta enplegua mantentzea espero da.

Automobilgintzaren sektorea: Acicae klusterrak, 110 enpresa biltzen dituenak, 12.400 milioi eurotik gorako fakturazioa lortu zuen 2015ean, eta hazkundea erregistratu du ekainaren erdialdetik aurrera. Aurreikuspenen arabera, aurten ere goranzko joerari eutsiko dio, hobekuntzak espero direlarik esportazioetan eta enplegu eta enpresa sorkuntzan.

 

spri_innovacion_OCI reunion 2016

Enpresa elkarteen eta klusterren arduradunak, bileran.

 

Ekipo ondasunak eta energia: Energia klusterrak 21.185 lagun enplegatzen dituzten 105 enpresa biltzen ditu eta 43.135 milioi euroko fakturazioa izan du. Badaude desberdintasunak sektoreka: enpresa elektrikoak eta berriztagarriak hobetu egin dira nazioarteko zenbait merkatuk bilakaera ona izan dutelako, baina Oil&Gas sektoreak beherantz egin du petrolioaren prezioak ere behera egin duelako. Enplegu globala mantendu egin da.

Bio-zientziak: Kluster honetara 1.181 lagun enplegatzen dituzten 63 enpresa biltzen dira eta 2015ean 300 milioi euroko fakturazioa izan dute. Azken seihilekoan esportazio-daturik txarrenak erregistratu ondoren, aurten atal hori hobetzea espero da, eta hobekuntzak aurreikusi dira baita ere eskaeretan, fakturazioan, enpleguan eta I+G+B-n.

Eraikuntza: Eraikune klusterrak 5.500 lagun enplegatzen dituzten 61 enpresa biltzen ditu, baina sektorean 22.600dik gora enpresa eta 63.000tik gora lanpostu daude. 2007tik 2013ra %65 jaitsi ziren lizitazio ofizialak, baina iaz %85 hazi ziren, batik bat, obra zibilari esker. Aurtengo lehen seihilekoan eskaerak eta fakturazioa handitzea eta enplegua mantentzea espero da.

[pullquote]Acede klusterrean fakturazioa %9,4 hazi zen pasa den urtean[/pullquote]

Etxetresna elektrikoak: Acede klusterrean 11 enpresa biltzen dira (sektorean 19 daude guztira) eta 2015ean 663 milioi euroko fakturazioa izan dute. Merkatu nazionalak gorantz egin zuen 2014an, zazpi urtez jaitsierak erregistratu ondoren. 2015ean ere goranzko bideari jarraitu zion, eta azken seihilekoan enplegua hazi egin zen (aurreikusitakoak baino 332 lanpostu gehiago), eskaera kopuru handiagatik. Fakturazioa %9,4 hazi zen pasa den urtean. Lehen seihileko honetan negozioa eta enplegua mantentzea espero da.

Elektronika eta telekomunikazioak: Gaia klusterrera 11.000 lagun enplegatzen dituzten 240 enpresa biltzen dira, zeintzuek 3.000 milioi euro inguruko fakturazioa izan baitute. Aurten espero da fakturazioa %7 haziko dela eta enplegua %4 inguru.

Burdinbide ekipoak: Mafex elkarteak 4.399 milioi euroko fakturazioa duten 74 enpresa biltzen ditu. Azken seihilekoan %10eko jaitsiera jasan ondoren fakturazioan, aurten negozioa eta esportazioak hobetzea espero da. Enpresen nazioartekotzea funtsezkoa izan da berriro ere burdinbideen euskal industriarentzat. Aurreko urtearen amaieran Renfe-k iragarri zuen 1.400 milioi euroko 40 tren erosiko zituela eta, beraz, sektoreko enpresek etorkizun itxaropentsua dute aurrean.

Esku-erreminten fabrikatzaileak: 1.940 lagun enplegatzen dituzten  27 enpresa daude Eskuin klusterrean eta 328 milioi euroko fakturazioa izan dute. Fakturazioa %3,5 hazi zen iaz eta enplegua egonkor mantendu da, 2007 eta 2012 artean izandako %35eko jaitsieraren ondoren.

Forjaketa: 2.104 lagun enplegatzen dituzten 15 enpresa biltzen dira Sife elkartean, eta 656 milioi euroko fakturazioa izan dute 2015ean. Fakturazioa eta enplegua hazi egin ziren iaz, eta lehen seihileko honetan berdin mantentzea espero da. Dena den, enpresek, batez ere ETEek, zailtasunak dituzte oraindik finantzaketa eskuratzeko. Produkzioa hazi egin da sektorean, baina fakturazioa ez da neurri berean emendatu.

Galdaketa:  Elkarte honetara biltzen dira 7.149 lagun enplegatzen dituzten (sektorean 7.980 daude guztira) 58 enpresa (sektorean 64 daude guztira), zeintzuek 1.237 milioi fakturatu zituzten (sektoreak 1.379 fakturatu ditu guztira) 2014an. Fakturazioa jaitsi egin zen azken seihilekoan, baina espero da aurten mantendu egingo dela eta enpleguak eta enpresa kopuruak ere egonkor jarraituko dutela.

[pullquote]HABIC klusterrean, fakturazioak, %10etik gorako hazkundea izan zuenak azken hiruhilekoan zuraren azpi-sektorean[/pullquote]

Habitata eta Contract: HABIC klusterrean 5.420 langile enplegatzen dituzten 113 enpresa biltzen dira eta 1.280 milioi euroko fakturazioa izan dute. Fakturazioak, %10etik gorako hazkundea izan zuenak azken hiruhilekoan zuraren azpi-sektorean, goranzko joerari eutsiko dio 2016an. Egoerak hobera egin du eskaerari dagokionez, baina prezioak jaisteko presioa oso handia da.

Elikadura eta nekazaritza industria: Elikadura klusterrean 5.278 lagun enplegatzen dituzten 61 enpresa biltzen dira eta 1.547 milioi euroko fakturazioa izan dute. 2015ean etxeetako kontsumoa apur bat hazi egin da, eta 2016an fakturazioa eta enplegua hobetzea espero da.

Itsas industria: Euskadiko Itsas Foroa klusterrean 14.487 lagun enplegatzen dituzten 234 enpresa biltzen dira eta 2.187 milioi euroko fakturazioa izan zuten 2014an. Enpresa horietako enplegua %3 hazi da aurreko urtearekin alderatuta, eta fakturazioa ere %4 emendatu da. Sektoreak goranzko joerari eutsi dio, eta Tax Lease gatazkaren aurreko jarduera-mailetara iristen ari da berriro.

Hizkuntzaren industriak: 52 milioi euroko fakturazioa duten 377 enpresa daude. Aurten fakturazioa eta enplegua mantentzea espero da. Une honetan 5.252 lagun enplegatzen ditu.

Makina-erreminta: AFM klusterrak 7.050 langile enplegatzen dituen 128 enpresa biltzen ditu Euskadin eta 1.369 milioi euro fakturatu ditu 2015ean. Iaz %3ko hazkundea izan ondoren, espero da 2016ko lehen seihilekoan ere hazten jarraituko duela eta enplegua mantendu edo apur bat emendatuko duela.

Ingurumena: Aclima klusterrean 4.650 lagun enplegatzen dituzten 88 enpresa daude eta 1.790 milioi euroko fakturazioa izan dute. Azken seihilekoan mantendu egin dira fakturazioa eta enplegua, baina gauzak ez daude argi aholkularitzaren sektorean.

Papera: Kluster honetara biltzen diren 40 enpresak 2.500 milioi euroko fakturazioa izan dute. Azken seihilekoan fakturazioa jaitsi ondoren, aurten negozioa eta enplegua mantentzea espero da.

Produktu eta instalakuntza siderurgikoak: Siderex klusterrean 11.000 lagun enplegatzen dituzten 63 enpresa biltzen dira eta 2015ean 4.192 milioi euroko fakturazioa izan dute. Fakturazioak, lehen seihilekoan maila nahiko ona izan ondoren, azken sei hilabeteetan nabarmen egin zuen behera, halere mantentzea espero da ekitaldi honetan. Asiatik masiboki sartu diren produktuen ondorioz, aurreikusten da aurten enplegua murriztu egingo dela; dena den, fakturazio eta esportazio mailak antzekoak izango dira.

Garraioa, mugikortasuna eta logistika: Mugikortasun eta logistika klusterrak 95 enpresa biltzen ditu eta 2015ean 25.575 milioi euro fakturatu zituzten guztira. Fakturazioa eta enplegua hazi egin dira azken seihilekoan.

 

 

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow