Euskal zentro teknologikoek talentuaren alde apustu egin dute

9 June, 2016

IK4 aliantzak 120 ikertzaile gehitu nahi ditu aurten

IK4 euskal aliantza osatzen duten zentro teknologikoek 120 ikertzaile gehitu nahi dituzte aurten beren lantaldeak indartzeko.

Teknologia berritzaileak garatzeko ahalmena areagotu eta bezeroek tranferentzia teknologikoko proiektuetan dituzten beharrei erantzutea da kontratazio hauen helburua.

“Kontratazio-kanpaina honek Aliantzako zentroek Euskadiko garapen ekonomiko eta sozialarekin duten konpromisoa frogatzen du, unibertsitateetatik ateratzen den talentua Euskadin prestatzen eta mantentzen laguntzen baitu, enpresei zerbitzu hobea eskaini eta lehiakorragoak izateko aukera erraztuz”, adierazi du Jose Miguel Erdozain IK4ko zuzendari nagusiak.

Erdozainen esanetan, gehituko diren pertsonek “enpresa, unibertsitate eta erakundeen aitorpena duten hainbat teknologia-esparrutako abangoardiako” erakundeetan lan egiteko aukera izango dute.

Gaur egun, IK4 osatzen duten bederatzi zentro teknologikoen artean, 1.274 langile dituzte, eta % 28 baino gehiago doktoreak dira.

2016rako kontratazio-aurreikuspen hau iaz lortutako datu ekonomikoekin bat dator, izan ere, ekitaldi horretan, IK4k 111 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen, aurreko urtean baino % 9 gehiago.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow