LKSek Mondragon Korporazioaren berrikuntza kudeatzeko tresna aurkeztu du

28 October, 2015

Lege arloko aholkularitza eta zerbitzuak ematen dituen Mondragon Korporazioko LKS kooperatibak berrikunta kudeatzeko M4Future metodologiaren aplikazioak aurkeztu ditu. Egituratutako eredu honek berrikuntza-zikloa era jarraituan eta sistematikoan egitea ahalbidetzen du.

Konpainiak joan den asteartean aurkeztu zuen tresna hau, Zuzendaritzaren Garapenerako Elkartearekin batera egindako jardunaldi batean.

LKSren esanetan, hitzorduaren helburua, negozio-eredua berritu, berrikuntza hurbildu eta eragile, ikertzaile eta enpresen arteko lankidetza erraztea xede duen sistema hau bertaratutakoen aurrean ezagutzera ematea izan zen.

Jardunaldian, LKS kudeaketa-aholkularitzako enpresaren arduradunek eta Eduardo Beltrán de Nanclares Echezarreta Mondragon Korporazioko Berrikuntza eta Teknologia zuzendariak parte hartu zuten.

LKS, Euskadiko hainbat lekutan, aholkularitza teknologikoan, kudeaketan eta lege arloko zerbitzuetan diharduen enpresa espezializatua da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow