Lazpiurrek txertatze-makinetarako patente berri bat lortu du

30 July, 2015

Forjaketako makina eta tresnen fabrikazioan espezializatuta dagoen Lazpiur enpresak patente berri bat lortu du zirkuitu inprimatuen gaineko txertatze-makinei zuzendutako buru baten garapenagatik.

Patente hau, XX. mendearen lehen erdialdean Gipuzkoako Bergara herrian sortutako konpainiak honek erregistratuak dituen 20tik gora patenteei gaineratu zaizkie.

Orain arte, euskal enpresak garatuak zituen txertatze-buruek ezin zituzten bi terminal aldi berean txertatu, baina garapen berriari esker, mugapen hori gaindituta geratu da.

Diseinuak prozesua azkartu eta gauzatze-aldia ia-ia erdira murriztea ahalbidetzen du, eta ondorioz, lehen segundo batean 4 edo 5 terminal txertatzen baldin baziren, orain 8 txerta daitezke gutxienez.

Lazpiurrek Munich-en antolatutako Productronica azokaren 2013ko edizioan aurkeztu zuen garapen honen lehenengo bertsioa, eta Patenteen eta Marken Espainiako Bulegoak aurten patentea balioztatu ondoren, konpainiak merkaturatzen dituen txertatze-makinetan integratu da.

Lazpiurrek 1964an erregistratu zuen lehenengo patentea. Enpresak etengabeko lankidetzan dihardu IK4 eta Tecnalia aliantza teknologikoekin I+Garen aldeko apustuan.

Bideo korporatiboa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow