Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 maiatza, 2018 Berrikuntza Digitalizazioa I+G Nazioartekotzea Berrikuntza teknologikoa Fast Track Innobideak programa

Laguntza publiko berriak B+G+N-rako

Ik4 Tekniker-en egoitzan eginiko jardunaldi batean erakutsi dira nolako finantzaketa-tresnak eskaintzen dizkien Estatuko CDTI Agentziak euskal enpresei Estatuko zein nazioarteko proiektuetarako

Ik4 Tekniker-en egoitzan eginiko jardunaldi batean erakutsi dira nolako finantzaketa-tresnak eskaintzen dizkien Estatuko CDTI Agentziak euskal enpresei Estatuko zein nazioarteko proiektuetarako.

CIEN programak 100 milioi euroko aurrekontua du ikerketa industrialeko proiektu handietarako, eta proiektu horiek hiru eta zortzi enpresa bitarteko partzuergoek partaidetuta egon behar dute

 

Berrikuntza, garapena eta nazioartekotzea (B+G+N) giltzarria da enpresen lehiakortasun eta hazkunderako eta laguntza publikoak funtsezkoak dira beren ezarpenerako. SPRI Taldearen laguntzaz IK4 Tekniker-en Eibarko egoitzan egin den jardunaldi batean ezagutzera eman dira dauden diru-laguntza berriak eta diru-laguntza horiei esker arrakasta lortu duten bost euskal enpresaren kasuak.

 

CDTI-Garapen Teknologiko Industrialeko Estatuko Agentziako María del Pilar de Miguelek esan du beren diru-laguntza deialdiak beti daudela merkatura irekiak eta bideratuak. Erantsi du maileguen finantza-estaldura %85eraino hazi dela, itzultzekoa ez den tartea %30erainoko dela, eta aurrerakina %35ekoa,  maileguaren 7-10 urte bitarteko amortizazio malgu batekin, “beti ere pizgarri izateko asmoz”.

 

Xeheki azaldu ditu laguntza zenbaiten ezaugarriak, esaterako CIEN programarenak, zeina ikerketa industrialeko proiektu handiei zuzenduta dagoen eta hiru enpresatik zortzi enpresara bitarteko partzuergoek partaidetuta egon behar duen. “100 milioi euro bideratu dira programa horretara, eskatzen den aurrekontua 5-20 milioi bitartekoa izan behar da, eta gutxieneko zenbateko finantzagarria 4,5 milioikoa”, esan du CDTIko ordezkariak. Proiektuaren iraupena 3 eta 4 urte bitartekoa da eta urte osoan aurkeztu daiteke.  De Miguelek esan du diru-laguntza programa honetan teknologiari eta berrikuntzari ematen zaiela garrantzi gehien (100 puntutik 40), eta gero ustiapen planari eta partzuergoaren gaitasunari.

 

CDTIko ordezkariak argitu du zer den Feder Interconncecta programa, eskualdeko lankidetza proiektuei zuzendutakoa. 50 milioiko aurrekontua du, eta %60rainoko diru-laguntzak. Onuradunak bi-sei enpresen arteko partzuergoak dira eta proiektuen aurrekontua 1 eta 4 milioi bitartekoa da. Kasu honetan batez ere baloratzen da proiektuaren bikaintasun tekniko, berritzaile eta ekonomikoa (100 puntutik 30).

 

Nazioarteko programei dagokienez, hizpide hartu du nazioarteko lankidetzako Innoglobal 2018 programa, ETE eta enpresa handiei zuzendua eta 15 milioi euroko zuzkidura duena. Zuzeneko diru-laguntza %50erainokoa da, eta aurrekontu finantzagarria gutxienez 150.000 eurokoa. Bada beste programa bat, Eurostars, orain arte 10 milioi euroko aurrekontua izan duena eta aurten 11,5 milioiraino hazi dena.  I+G-n intentsiboak diren ETEei zuzentzen zaie, eta diru-laguntza %60rainokoa da.

 

SPRI Taldeko Arturo Antonek Entreprise Europe Network sarearen zerbitzuak azaldu ditu. Entreprise Europe Network enpresei berrikuntza arloan laguntzeko munduko sare handiena da eta 10 urte bete berri ditu. Esan du sarea 67 herrialdetan dagoela, horietatik 28 Europar Batasunekoak, eta badirela 17 talde sektorial ere.

 

Euskal enpresen bost kasu arrakastatsu

Jardunaldian orobat aztertu dira laguntza publikoei esker arrakasta lortu duten euskal enpresen bost kasu arrakastatsu. Gerardo Oleak, berniz eta pinturak fabrikatu eta saltzen dituen Industrias Químicas Irurena enpresako finantza-zuzendariak, aipatu du hainbat berrikuntza proiektu abiatu dituztela, eta horietako baten asmoa dela ikusmen artifiziala aplikatzea zura tindatzeko lanei. “Laguntza-programa hauek aukera ematen digute parte hartzeko bestela parte hartzerik izango ez genukeen proiektuetan, harremanetan sartzeko teknologi zentroekin, eta zerga abantailak eskuratzeko”.

 

Errodamenduak, estanpazioa eta galdaragintza fina lantzen duen NBI Taldeko berrikuntzako zuzendari Javier Rayaren arabera, CDTI “berebiziko tresna da. Ez dago horren moduko beste finantza-tresnarik merkatuan”.  Esan du azken bederatzi urteetan I+G-ko hiru proiektu aurkeztu dizkiotela CDTIri, “345.000  euroko laguntzak lortu ditugu eta 1,4 milioiko finantzaketa, ia kosturik gabe, 2,3 milioi euroko proiektuetarako”.

 

Ibermaticako Juan José Galdosek CIEN AM4G proiektuarekin izan duen arrakasta azaldu du. Proiektu hori zortzi enpresak partaidetuta dago eta Danobaten gidaritzapean ari da. Ibermaticak bere Olanet sistemarekin parte hartu du, zeinak lantegi baten funtzionamenduari buruzko informazio kopuru handia ematen baitu sentsoreen bidez. “Ikusten dugu zein langile dauden lanean, zein diren geldialdi estatistikak, intzidentziak edo makinen osasuna”.  Galdosek lantegi adimendunaren beste proiektu bat azaldu du, CIEN Smart Factory, “non robotekiko konexio metodologia garatu baitugu: jakiteko prozesua bukatu ote duten ala lehengaia falta ote zaien lanean jarraitzeko”.

 

Babes ekipo indibidualak (esaterako, segurtasun-betaurreko graduatuak) egiten dituen Medop-eko B+G+N-ko arduradunak, María José Vargasek, esan duenez, 50etik gora proiektu berritzaile lortu dituzte 2011tik hona eta “urtean gutxienez bi proiektu berri plazaratzen ditugu”.  Azaldu du zer den Fogless proiektua, segurtasun-betaurrekoen lurrunaren kontrako tratamendu bat gaur egun betaurreko neutroetan baino ez dagoena. “CDTIk aholkatu zigun nazioarteko lankidetzara jotzea, eta Taiwanekin egin genuen. Finantzaketa lortu genuen Innoglobal programaren bidez, eta asmoa da produktu berri hau plazaratzea”, “ideia batekin, eta CDTI eta SPRI bezalako erakundeen finantzaketarekin, proiektu berritzaile hauek garatzea lortu dugu”.

 

Automoziorako aluminiozko piezak fabrikatzen dituen Nemak-eko I+G-ko saileko Ander Ruizek beren proiektua azaldu du: enbrage-kaxa berri bat ibilgailu hibridoentzat. CDTIrekin izan duen esperientziari buruz esan du hasieran bazituztela errezelo batzuk behar diren baliabideengatik eta euren know-how-a partekatzeko beldurrez,  “baina gero ikusten duzu gehiago dela aholkulari bat edo kolaboratzaile bat aztertzaile bat baino, eta gainera gardentasuna eta irisgarritasuna dira nagusi”.

 

SPRIko Alberto Fernándezek B+G-ko fiskalitateari buruz hitz egin du, esanez segurtasun juridikoko arazo bat egon dela historikoki,  eta azaldu du SPRI Taldearen zeregina dela zerga arloko kalifikazioko txosten teknikoak egitea.  “Sistema bat sortu dugu enpresa eta administrazioen arteko harremana gauzatzen laguntzeko”.

 

Lotutako albisteak

27 Marzo, 2024 Berrikuntza
INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Bikote Solar AMercado de la Ribera 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
Bikote Solar, 18 urte eguzki-energia enpresa-sektorera eskaintzen
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Azalera bertikal eta altuetan korrosioaren aurkako estalduren egoera sentsoreekin neurtzen duten droneak
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Berrikuntza
Elkor, teknologia eta berrikuntza altzarien eta zuraren sektorerako
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak