Laborategi ez-arrazoizkoa finantzaketa bilatzeko

19 July, 2016

Ekintzaile sozialentzako entrenamendu programa hori lehenengoz egin da Estatuan.

 

Unreasonable Institute eta Team Labs erakundeek bultzatu dute Unreasonable Lab Spain ekimena, xede sozialak dituzten startup eta ekintzaileei zuzendutako inbertsiorako prestakuntza-prozesu trinkoa. Ekimenak, ekainean egin zenak, 10 proiektu barne hartu zituen eta, iraun zuen bost egunetan, parte-hartzaileek kapitala atzemateko giltzarriak bereganatu zituzten BBVAren laguntzarekin.

 

Ez da erraza enpresa proiektu batentzako funtsak biltzea, batez ere bultzatzaileak finantza mundua ez den beste sektore batzuetatik datozenean. Unreasonable Lab programak ekintzaile sozialei laguntzen die jakin dezaten, besteak beste, norengana jo behar duten, nolako kapitala den egokiena beren ekimenentzat edo zer egin behar duten inbertitzaileekin elkartzen direnean.

 

5 eguneko programa trinko horretan aukera eman zitzaien parte-hartzaileei hobeto ulertu eta ikasteko funts bilketako prozesuaren urrats guztiak, hau da, nola identifikatu kapital mota desberdinak, nola diseinatu ekintza plan bat, nola sendotu harremanak inbertitzaileekin eta nola lortu akordio probetxugarriak. Horretarako, startup-ek laguntza jaso zuten ekintzailetza sozialaren eta enpresen finantzaketaren munduko aditu profesionalen eskutik.

 

Team Labs ikaskuntzako laborategi bat da, inpaktu soziala duten proiektuak taldeka sortu nahi dituzten profesionalei zuzendua dagoena. Campusak, zeinak egoitzak baititu Madrilen eta Bartzelonan, “LEINN –Lidergoa, Ekintzailetza eta Berrikuntza” unibertsitate-gradua eskaintzen du Mondragon Unibertsitatearekin batera. Unreasonable Institute, bestalde, ekintzailetza sozialeko azeleragailu bat da, egoitza Boulder hirian (Estatu Batuak) daukana eta programak antolatzen dituena mundu osoan zehar. Prozesu hau burutu duten %90etik gora startup-ek finantzaketa lortu dute eta, 2010ean sortu zenetik, enpresa parte-hartzaileek 73 milioi dolar inguru bildu dituzte inbertsiorako prestakuntzako laborategitik igaro ondoren.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow