Enpresak masta bat garatuko du Europako Espazio Agentziarentzat

26 May, 2016

Sener ingeniaritza taldea, Europako Espazio Agentziak Jupiterren eta honen hiru ilargi izoztuen arteko erlazioa arakatzeko abian jarriko duen JUICE misiorako magnetometro-masta bat garatzeaz arduratuko da.

Misioko instrumentuak proiektu honetarako jaurtiko den espaziontziko interferentzia magnetikoetatik babesteko masta bat diseinatu, fabrikatu, egiaztatu eta integratzea izango da Senerren eginkizuna.

Senerrek garatutako mastari esker, ikerketa zientifikoko fasean erabiliko diren hamar instrumentuetatik bost babestuta geratuko dira.

Garapenaren muina 10,6 metroko luzera duen egitura bat izango da, material konposatuzko hodiez fabrikatua eta karbono-zuntzez sendotua. Egitura osatzen duten hiru segmentuak tolestuta egoten dira jaurtialdian, baina orbitara iritsitakoan, zabaldu egiten dira irekitze eta sinkronizazio mekanismo baten bitartez.

Mastaren guztizko luzera, garbiketa magnetikorako betebeharrak edota jasan beharreko 500 gradutik gorako tenperaturak dira euskal konpainiak gaindituko beharko dituen erronka tekniko nagusietako batzuk.

Kontratu honek indartu egin du Senerrek Europako Espazio Agentziaren programa zientifikoetarako honitzaile gisa duen posizionamendua.

Aurreikuspenen arabera, JUICE misioa 2022an abiatuko da, orduantxe jaurtiko baita eguzki-sistemako planetarik handienaren inguruan birara dabiltzan Europa, Calisto eta Ganimedes ilargi izoztuei buruzko ezagutza handitzen lagunduko digun satelitea.

 

Sener-ek garatutako masta JUICE misiorako

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow