4.0 Industriaren errealitatea, mintzagai

15 June, 2017

 

Jardunaldi batek industria-paradigma berria aztertuko du Zamudioko Parke Teknologikoan, kasu praktikoen eta egiazko esperientzien bitartez

 Berrikuntza eta 4.0 Industria izango dira Zamudioko Parke Teknologikoan (Bizkaia) ekainaren 15ean egingo den enpresa-jardunaldiaren ardatz nagusia. “Bajando de la nube” izenburuko topaketa hau Deusto Sistemas, Tactio eta Spyro enpresek antolatu dute.

4.0 Industriak eskaintzen dituen lehiakortasun-abantailak aztertzeko asmoz, industria-paradigma berriari jarraiki ekoizpena optimizatzea xede duten gogoetak, kasu praktikoak eta egiazko esperientziak aurkeztuko dira jardunaldiaren goizeko txandan.

Topaketa doakoa da eta 4.0 Industriaren inguruko alderdietan sakondu nahiz enpresa-hazkundeari begira eskaintzen dituen aukerak ezagutu nahi dituzten enpresariei eta erakundeetako arduradun eta goi-kargudunei zuzenduta dago. Guillermo Dorronsoro Deusto Business School-eko dekanoa arduratuko da jardunaldiari hasiera emateaz, euskal enpresen egungo erronka nagusiei buruzko hitzaldi batez.

Jardunaldiarekin bat eginda, hainbat industria-konpainiak egiazko esperientziak azalduko dituzte, era askotako alderdiei helduta: enpresa txiki eta ertainek 4.0 Industriako soluzioak inplementatzeko behar dituzten baliabideak, makina-erremintaren etorkizuna, berrikuntza eta software eta enpresa adimendunak.

Topaketak Cebek Bizkaiko Enpresarien Konfederazioaren eta Ibarmia, Grupo Clavijo, Altel eta Linking Ideas enpresen laguntza izan du.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow