La Naval-ek gasez propultsatutako ferry bat eraikiko du Baleària-rentzat

4 February, 2016

Construcciones Navales del Norte-La Naval ontziola bizkaitarra arduratuko da, Baleària itsas-garraio konpainiaren eskariz eta 175 milioi euroko inbertsioa medio, gasez propultsatutako ferry eko-eraginkor bat eraikitzeko lanak aurrera ateratzeaz.

Kontratu honen bidez, ontzi-enpresak likidotutako gasa eta eguzki-energia energia-iturritzat erabiltzearen alde apustu egin du.

Ontzia Balear Uharteetako lineetan hasiko da 2019tik aurrera, eta 232,2 metroko luzeraz eta 30,4 metroko zabaleraz, mundu osoko ferririk handienetakoa izango da, baita Mediterraneoko urak likidotutako gas naturalaren propultsioaz zeharkatuko dituen lehenengo bidaiari-ontzia ere.

Ontziak 23 korapiloko abiadura ere hartu ahal izango du, gas naturalez nahiz likidotutako gasez erabili ahal izango diren hiru motor duali esker, CO2 emisioak % 40 baino gehiago murriztea ahalbidetuz.

Itsasontzia ontzi adimendunen antzera taxutuko da, eta horrenbestez, bidaiariek, lokalizazio sistemak, ikusentzunezko plataforma bat, entretenimendu eta gastronomia arloko ontzi barruko eskaintzari buruzko informazioa edota nabigazio eta meteorologiari buruzko datuak eskuratu ahal izango dituzte gailu elektronikoen bidez.

José Ignacio Irasuegui La Navaleko zuzendari nagusiaren hitzetan, kontratua hilabetetako lan bateratuaren ondoren sinatu da, eta “garrantzi handiko gertaera da” enpresak eduki teknologiko handiko bidaiari-ontzien merkatuen duen “posizionamendua finkatzeko ahaleginean”.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow