Euskal industriak  finkatu egin du legealdi honetan proiektu teknologiko eta berritzaile berrien bidez enplegua sortzeko joera  

3 maiatza, 2016
Eusko Jaurlaritzaren prentsa aurrekoa.

Eusko Jaurlaritzak zabaldua du spri.eus web orrian Gauzatu programako eskaerak egiteko epea, eta 26 milioi euroko kreditu itzulgarriak banatuko ditu ETEek enplegua sortu eta proiektu teknologiko berritzaile berriak bultzatu ditzaten.

Legealdi honetako aurreko hiru urteetan, Gauzatu programaren bitartez 140 proiektu berritzaile berri jarri dira martxan (horietatik 48 teknologikoak), 4.850 lanpostu mantendu dira, 1.764 lanpostu berri sortu, eta 308,55 milioi euroko inbertsioa egin da hori guztia lortzeko.  Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euro banatu ditu urtero aurrerakin itzulgarri modura.

 

Azken hiru urteotan, euskal industriak finkatu egin du enplegua sortu eta mantentzeko duen ahalmena eta negozio teknologiko eta berritzaile berriekin arriskatzeko duen gaitasuna, horren adierazgarri delarik SPRI Taldeak kudeatutako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gauzatu-Industria programan aurkeztu eta onartu den proiektu kopuruaren hazkundea.  Programa hori, aste honetan berriro onartuko dena eta 26 milioi euro banatuko dituena aurrerakin itzulgarri gisa, Eusko Jaurlaritzaren Suspertze Ekonomikoko Programaren barruan finkatutako tresnetariko bat da, eta emaitza positibo frogatuak eman ditu legealdiko aurreko hiru urteetan.

 

Hala, 2013, 2014 eta 2015. urteetan, 140 proiektu berri jarri dira martxan Gauzatu programaren bitartez

Hala, 2013, 2014 eta 2015. urteetan, 140 proiektu berri jarri dira martxan Gauzatu programaren bitartez (horietatik 48 teknologikoak) eta 4.850 lanpostu mantendu eta 1.764 berri sortu dira, 308,55 milioi euroko inbertsioa egin delarik hori guztia lortzeko.  Hiru urte horietako bakoitzean, eta baita ere aurtengo deialdian (eskaerak egiteko epea ekainaren 23an amaituko da), Eusko Jaurlaritzak 26 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak eman ditu baldintza hauekin: 3 urterainoko epea inbertsioa gauzatzeko eta lanpostuak sortzea edota mantentzea gehienez 36 hilabetez.

 

Urteka, 2015ean 43 proiektu berri jarri ziren martxan (horietatik 16 teknologikoak) eta 1.662 lanpostu mantendu eta 555 berri sortu ziren, 100 milioi euroko inbertsioa egin zelarik hori guztia lortzeko.

 

Lurraldeka, 43 proiektu horietatik 18 Bizkaikoak izan ziren, 20 Gipuzkoakoak eta 5 Arabakoak. Aurrerakin itzulgarri horiei esker, euskal enpresek 41,48 milioi euro inbertitu zituzten Bizkaian, 36,56 milioi Gipuzkoan eta 13,49 milioi Araban. Enpleguari dagokionez, 361 enplegu mantendu ziren Araban, 936 Gipuzkoan eta 371 Bizkaian; eta 59 sortu ziren Araban, 223 Gipuzkoan eta 273 Bizkaian. Onartutako 16 proiektu teknologikoetatik, 6 Bizkaikoak izan ziren, 7 Gipuzkoakoak eta 3 Arabakoak.

 

2014an 44 proiektu berri jarri ziren martxan (15 teknologiko eta 29 berritzaile) eta 1.708 lanpostu mantendu eta 531 berri sortu ziren, 91,02 milioi euroko inbertsioa egin zelarik hori guztia lortzeko.   Lurraldeka, 44 proiektu horietatik 20 Bizkaikoak izan ziren, 19 Gipuzkoakoak eta 5 Arabakoak. Aurrerakin itzulgarri horiei esker, euskal enpresek 31,27 milioi euro inbertitu zituzten Bizkaian, 46,57 milioi Gipuzkoan eta 13,19 milioi Araban. Enpleguari dagokionez, 353 enplegu mantendu ziren Araban, 679 Gipuzkoan eta 676 Bizkaian; eta 54 sortu ziren Araban, 237 Gipuzkoan eta 240 Bizkaian. Onartutako 15 proiektu teknologikoetatik, 10 Bizkaikoak ziren eta 5 Gipuzkoakoak; eta berritzaleen artetik, 14 Gipuzkoakoak, 10 Bizkaikoak eta 5 Arabakoak.

 

Azkenik, 2013an 53 proiektu berri jarri ziren martxan (17 teknologiko) eta 1.480 lanpostu mantendu eta 678 berri sortu ziren, 116,75 milioi euroko inbertsioa egin zelarik hori guztia lortzeko.

 

Gauzatu-Industria

 

GAUZATU-Industria programa ETEei soilik bideratuta dago. Bere helburua da oinarri teknologiko edota berritzaile handiko enpresetan ekintzailetzan jarduteko edo arriskatzeko gaitasuna hobetuko duten baldintzak markatzea eta babestea. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren asmoa da enpresek produktu berriak garatu ditzatela edo produktu tradizionalak sartu ditzatela merkatu berrietan, edo hobekuntza teknologikoak lortu ditzatela euskal enpresen produktibitatea handitzea helburu duten fabrikazio prozesuetan. Ildo horretakoak dira informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) eginiko inbertsioak ere.

 

Laguntza jaso dezaketen proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa egin behar dute

Laguntza jaso dezaketen proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa egin behar dute eta lanpostuak mantendu edota sortu behar dituzte gehienez 36 hilabeteko epean. Jaurlaritzak enpresa berri hauei ematen dien laguntza gehienez inbertsioaren %35ekoa da eta 1,5 milioi euroko muga izango dute proiektuko.

 

Hala, Eusko Jaurlaritzak, ekonomia suspertzeko politikaren ildotik, finantzaketa formulak bultzatzen jarraitzen du, enpresek baliabideak lortu ditzaten jarduera ekonomikoa sortzeko Euskadin.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow