Kultur proiektuentzako mikro-mezenazgoa: Meta! Gipuzkoa

16 May, 2016

Meta! Gipuzkoako pertsona edo elkarteek bultzatutako kultur proiektuentzako programa bat da. Ekimen horren bidez laguntza ematen zaie horrelako proiektuei crowdfunding-kanpainak ireki ditzaten Goteo plataforman, eta lortutako euro bakoitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak beste bat jarriko du, finantzaketa bikoizteraino. Goteo plataformak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hiritarren ekimenei zuzendutako crowdfunding-deialdi bat jarri dute martxan.

 

Ideia guztien artetik gehienez 20 proiektu aukeratuko dira, eta horiexek izango dira mikro-mezenazgo kanpaina irekiko dutenak irailaren 15ean. Foru Aldundiak 70.000 eurorainoko ekarpena egingo du aukeratutako ideiei laguntzeko, gehienez 3.500 euro proposamen bakoitzeko. Goteo plataformak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hiritarren ekimenei zuzendutako crowdfunding-deialdi bat jarri dute martxan.

 

Programa honen helburua da hiritarrei laguntzea kultur proiektuak martxan jartzen, eta arreta berezia jarriko die gizartearentzako itzulera kolektiboa sortzen duten ideia berritzaileei. Deialdian parte har dezakete pertsona partikularrek, erakundeek edo elkarteek sustatutako proposamenek, baina ez enpresek edo administrazio publikoek bultzatutakoek. Ekimenak askotarikoak izan daitezke: kultura bultzatzeko edo nazioarteko lankidetzako ekitaldiak, programak, zerbitzu edo garapen teknologikoak…

 

Laguntza ekonomikoaz gain, prozesuaren barruan laguntza saioak egingo dira parte-hartzaileekin. Topaketak maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean egingo dira, eta mikro-mezenazgorako prestakuntza tailer praktiko bat eskainiko da. Ez da derrigorrezkoa tailerrera joatea, baina bai oso baliagarria finantzaketa kolektiboko kanpaina bat martxan nola jarri ikasteko. Halaber, aukeratutako proiektuek onlineko aholkularitza jasoko dute kanpaina abian jarri baino lehen, uztailaren 26tik irailaren 14ra arte. Hortik aurrera, proiektu bakoitzak espazio propioa izango du Goteo plataforman hiritarren ekarpenak biltzeko, eta espazio hori aktibo egongo da irailaren 15etik abenduaren 3ra.

 

Meta! deialdiak helburutzat du ez bakarrik herritarren ekimenei laguntzea finantzaketa bilatzen, baina baita ere crowdfunding kanpainen bidez proiektuak ezagutzera ematea, proiektuen inguruko interes komunitateak sortzea eta kolaborazio alternatiboak bilatzea. Finantzaketa kolektiborako Goteo sare sozialak 8 deialdi jarri ditu martxan formatu horri jarraiki, eta organismo eta administrazio publiko desberdinekin kolaboratu du horretarako, besteak beste, Zaragozako Udalarekin, UNIArekin edo Innobasque-kin. Azken horrekin, Crowdsasuna programaren bi edizio sustatu ditu, osasun arloko ideia berritzaileak bultzatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow