“Kaleidoscopioren filosofiaren arreta-gunea pertsonak dira, hau da, bezeroak eta bere premiak…”

20 February, 2016


Web diseinua, posizionamendua eta bilatzaileetako publizitatea, edukien marketina, sare sozialak eta e-mail bidezko marketina dira zuen espezialitateak.

Lehenik eta behin, bezeroen premiak aztertzen ditugu, gure zerbitzuak ahalik eta ondoen konbinatzeko. Komunikazio digitaleko estrategia bat sortzen dugu, enpresaren helburuak eta helburu horiek lortzeko tresna egokienak koordinatzeko.

Bestalde, aipatutako zerbitzuez gain, ikuspegi integralagoa ematen diogu enpresari. Gure lanaren barruan sartzen da, besteak beste, lehiaren azterketa, markaren monitorizazioa Interneten, edo kolaborazio eta aliantza estrategikoen bilaketa. Ikusi dugu zerbitzu osagarri horiek funtsezkoak direla, eta balioa ematen dietela gure bezeroei.

 

Neurrira eginiko prestakuntza eta laguntza ematen duzue prozesu osoan zehar; enpresentzat garrantzitsua da mundu digitalean bakarrik ez ibiltzea…

Hasieratik argi ikusi genuen enpresak zerbitzu hori eskatzen ari zirela. Normalean konpainia guztiek dute presentzia Interneten, sare sozialetan, web orri bat dute… baina ez diote errendimendurik ikusten egiten ari diren ahaleginari. Horrelako kasuetan kanpoko ikuspegi bat behar da zerk huts egiten duen identifikatzeko, gidari-lanak egin eta ahuluneak zuzentzeko, eta probetxua ateratzeko Internetek eskaintzen duen potentzialari.

Kaleidoscopiok horretarako prestakuntza eta laguntza eskaintzen du denbora batez, tresnak edo aplikazioak erabiltzeko, sare sozialetarako, argitalpenak optimizatzeko hizkuntzaren eta edukien aldetik, xede den publikoa bilatzeko, e.a. Helburua da, behin denbora hori igarotakoan, bezeroa gai izan dadila bere marketin digitala kudeatzeko askoz modu eraginkorragoan.

 

Kaleidoscopio Marketing enpresak ere laguntza jaso zuen martxan jartzeko unean…

Prozesu horretan ezinbestekoa izan zen Novia Salcedo Fundazioaren laguntza. Hasieran, modu esperimentalean hasi ginen lanean “Nuevo Modelo de Generación de Empleo” programaren barruan. Fundazioak gazteei eskaintzen dien programa bat da, enplegagarritasun nitxoak esploratu eta enpresek eskatzen dituzten gaitasunak garatu ditzaten.

Programaren diziplina anitzeko ikuspegiari eta  gure lan-taldearen ezaugarriei esker, gai izan gara enpresek planteatzen dizkiguten erronkei modu global eta berritzaile baten bidez erantzuteko.  Esparru osagarri zenbaiten (komunikazioa, ekonomia, soziologia eta lurralde-garapena) balioa eta esperientzia uztartzen dugu batzen eta motibatzen gaituen elementu batekin: hedabide digital berriekiko eta teknologiarekiko pasioa.

Sekulako pribilegioa izan da NSF erakundearen laguntza izatea geure proiektua muntatzean, ideien mundutik enpresa mundura jauzi egiteko.

 

Zein da zuen laneko filosofia, bereizten zaituzten metodologia?

Komunikazio estrategiak diseinatzean, Kaleidoscopioren filosofiaren arreta-gunea pertsonak dira, hau da, bezeroak eta beren premiak, eta balio erantsia ematen diogu erabiltzaileari nahiz enpresari. Teknologia berriek eta Inbound Marketingak eskaintzen dituzten aukera guztiak baliatzen ditugu bezeroaren helburuak lortzeko.  Funtsean, hazten laguntzen diegu enpresa txiki eta ertainei, eta gidari lana egiten dugu beren eraldaketa digitaleko prozesuetan.

Horrez gain, ahalegina egiten dugu baliabideak optimizatzeko marketin digitaleko teknika berritzaileak erabiliz, ez bakarrik publizitatean eta komunikazioan inbertitzen den aurrekontua maximizatzeko, une ekonomiko zailak baitira enpresa askorentzat, baizik eta baita ere erantzukizunez jokatu nahi dugulako ingurunearekin eta gizartearekin.

 

Zein da bezero profil erosoena zuentzat? Sektoreren batean hobeto moldatzen zarete?

Sektore industrialean eman genituen lehen urratsak enpresa gisa; eraldaketa digitalerako aukera handiak dituen sektorea da, ezagutza eta esperientzia berriak behar dituena.

Gero, beste esparru batzuetan ere aritu gara, hala nola kulturan eta gizarte arloan. Une honetan proposamen bat egiten ari gara arte sektoreko enpresa batentzat, zeinak osagai soziala duen artea sustatzen baitu.

Ongi moldatzen gara sektore anitzetan, baina, industria-motaz harago, bezeroarekin aurrez aurre lan egiteko aukera ematen diguten erronkak gustatzen zaizkigu, proiektuan murgiltzeko eta bidaia osoan bezeroaren ondoan egoteko.

 

Konta iezaguzue esperientzia arrakastatsuren bat eta lortu dituzuen emaitzak. Eta baita ere zertan ari zareten lanean, zeintzuk izango diren hurrengo erronkak…

Duela hilabete batzuk komunikazio digitaleko plan bat jarri genuen martxan, oso emaitza onak eman zituen (eta ematen ditu oraindik, martxan jarraitzen baitu), eta harro gaude proiektu hartaz. Nazioarteko proiekzioa duen Arabako enpresa batentzat lan egin genuen; komunikazio digitaleko estrategia global eta geo-kokatu bat diseinatu genion, sare sozialetan, webetan eta blogetan zuen presentzia optimizatzeko. Estilo eta komunikazio gida bat ere sortu genien, eta marketin departamenduaren eraldaketa digitalean lagundu genien.

Etorkizun hurbilari dagokionez, artearen munduko Bilboko startup batekin ari gara lanean. Onlineko plataforma baten bidez gauzatuko den kultur hedapeneko proiektu bat da, oso interesgarria iruditzen zaiguna ematen dituen aukerengatik, eta gure gaitasun-eremu asko ari gara lantzen ekimen horretan.

Zabalik gaude erronkak dakarzkigun edozein kolaborazio onartzeko, enpresei, instituzioei nahiz erakunde sozialei hazten laguntzeko eta beren komunikazio estrategiak garatzeko.

 

http://kaleidoscopiomarketing.com

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow