“JuntasEmprendemos Bilbao” ekimenak espiritu ekintzailea duten emakumeak behar ditu

26 April, 2016

Ekimen hori ekintzailetzako prestakuntza-programa bat da, ikuspegi sozial eta kolaboratibotik garatzen dena.

JuntasEmprendemos proiektuak bere bigarren deialdia abiarazi du Bilbon. Laguntza eta prestakuntzazko prozesu bat da, langabezian dauden eta proiektu-ideia bat buruan darabilten emakumeei zuzenduta dagoena. Programaren barruan parte-hartzaileek ibilbide bat egiten dute, zeinaren bidez prestakuntza jasotzen baitute beren ekimena garatzeko eta laguntza ere bai ekintzailetzaren erronkari aurre egiteko.

“JuntasEmprendemos” ekimena aldi berean abiarazi da lau autonomi erkidegotan: Aragoin, Katalunian, Madrilen eta Euskadin. Bilboren kasuan, izen-emate epea zabalik dago maiatzaren 5era arte. Guztira, 15 plaza daude eta prozesua maiatzetik urrira egingo da.

Euskadin,  Colaborabora erakundeak koordinatzen du ekimena DEMA-Enpresa Garapenaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun Sailak bultzatutako Enpresa Sorkuntza eta Garapen Agentziaren laguntza eta finantzaketarekin, eta beraizik zuzendurik dago, dena delakoagatik, lan merkatutik kanpo dauden baina enplegu bilaketan edo inguruko elkarte mugimenduan jarrera positiboa duten emakumeei. Colaboraboraren barruan “JuntasEmprendemos” ekimenaren arduradun den Rosa Fernándezek dioenez, “baldintza garrantzitsuenetako bat da parte-hartzaileek heltze-prozesuan dagoen ideia bat izan dezatela, hau da, dagoeneko urratsen bat emana izan behar dute ideia horretan aurrera egiteko”, “halaber, kontuan hartuko da proiektua kolektibo edo sare bati konektatua dagoen, informalki bada ere”.

Programa datorren maiatzaren 17an hasiko da, eta 15 prestakuntza-saioren bidez, parte-hartzaileek gaikuntza-tresnak eta metodologia praktikoak erabiliko dituzte beren enpresa ideiak garatzen laguntzeko. Prozesu hori espreski bideratua dago gizarte ekintzailetzara, lankidetzan, sareen sorkuntzan eta adimen kolektiboan oinarritutako dinamika eta estrategien bidez. Hilabetez, gutxi gorabehera, parte-hartzaileek elkarrekin lan egingo dute beren ekimenei forma emateko, eta horretarako, balioan jarriko dituzte beren gaitasunak, beren negozio-eredua diseinatuko dute eta eskura dituzten baliabideak identifikatuko dituzte, hala nola, finantzaketa, erabiltzaileen komunitateak eta komunikazio tresnak.

Bukatzeko, banan banako eta taldekako aholkularitza prozesu bat eskainiko zaie proiektua martxan jartzen laguntzeko. “Lehenengo edizioan, parte-hartzaileek oso positiboki baloratu zuten aukera izatea bide bertsua egiten ari diren beste ekintzaile batzuekin konektatzeko, zeren ekintzailetzaren bidea urratzen duzunean oso bakarrik sentitzen zara”, dio Rosa Fernándezek.

“JuntasEmprendemos Bilbao” ekimenaren lehen edizioan profil oso desberdinetako 14 emakumek parte hartu zuten. Prestakuntza prozesuan zehar, parte-hartzaileek itxura eman zieten hainbat enpresa ekimeni, hona hemen adibide batzuk: osasun mentala sustatzeko jarduerak eta tailerrak eskaintzen dituen elkarte bat; ingurumen irizpideetan oinarritutako zeramikazko diseinua sustatzeko proiektu bat; eta tokiko ekoizleen fruta eta barazkiz eginiko zukuak saltzen dituen food truck bat.

 

“Juntas Emprendemos 2015″

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow