Izertis eta Bilbomática enpresek Latinoamerikan lankidetzan jarduteko akordioa itxi dute

19 February, 2015

Izertis eta Bilbomática konpainiek aliantza estrategiko bat gauzatu berri dute Latinoamerikan duten presentzia indartzeko, bi enpresen nazioarteko hedapen-prozesua tinkatu eta haien posizionamendua hobetzea xede duen akordio baten sinaketari esker.


Lankidetza-esparru horren bitartez, Izertis eta Bilbomática enpresek Latinoamerikako merkatuan dituzten jarduerak eta eragin-eremuak bultzatu nahi dituzte, lehiakortasuna sendotuz, baliabide erabilgarriak optimizatuz eta eskualde hartako proiektu teknologikoen lidergoa ahalbidetuz.

Bilbomática-ren jarduerak segurtasuna, osasuna, turismoa, ingurumena, hezkuntza eta administrazio telematikoa bezalako ezagutza-sektoreetako garapen teknologikoa eta berrikuntza ditu ardatz. Konpainiak 23 milioi euro baino gehiago fakturatu eta 350 langile ditu.

Izertis garapen teknologikoarekin eta aholkularitzarekin lotutako enpresa-talde bateko kidea da hainbat sozietateren bitartez, eta 16 milioi eurotik gorako fakturazio-bolumena eta 300 langile ditu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow