Itsasoa sorgailu-elektriko bihurtzea

15 ekaina, 2016
Adituek Euskadik itsasoko energien ustiakuntzan duen posizio pribilegiatua nabarmendu dute.

Tecnaliak itsasoko energiaren potentziala aztertzeko foroa antolatu du

Itsasotik sortutako energiek, negozio-aukera garrantzitsuak aurkezten dituzte eta iturri fosilentzako alternatiba berriztagarriak dira. Testuinguru honetan, sektoreko adituek teknologia berriak garatzen dabiltza, egungo oztopoak saihestu eta mundu mailako eskaera energetikoa eskala handienean asetzeko, beti ere bere aprobetxamendua bultzatzeko.

Offshore energiaren ahalmena aztertzeko, Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, “Industria eta teknologia: energiaren aukerak itsasoan” deituriko foroa egin zuen iragan astean Bilbon.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak inauguratutako topaketan sektoreko enpresa buruek parte hartu zuten, hala nola, Iberdrola, Adwen edo Vicinay enpresak, Nautilus bezalako enpresa berriek eta mundu mailan erreferente diren ORE Catapult britaniarrak edo SINTEF norvegiarrak, esaterako.

Foroak iraun bitartean, Euskadik posizio pribilegiatua duela alor horretan munduko eskualde liderretako bat izateko, bere industria-sareari, I+G+Bko gaitasunei eta azpiegiturei esker.

Tecnalia erreferentea da olatuen energia eta itsasoko baliabide eolikoa ustiatzeko dispositiboen garapenean, sakonera handiko eremuetan batez ere.

Gaur egun, itsasoko energiei buruzko 20 bat proiektutan murgilduta dago, euskal enpresa eta Europako beste 20 erakunderekin lankidetzan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow