Itsas-kudeaketa eta portuko logistika hobetzeko berrikuntza teknologikoa

11 October, 2017
Stockare eta Drone by Drone konpainia bizkaitarrek 60.000 euroko finantzaketa lortu dute

Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak euskal enpresen parte-hartzea bultzatu du Neptune azelerazio-programa europarrean

 

Itsas sektorea garatzen laguntzeko asmoz, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak guztira 21 euskal enpresaren parte-hartzea bultzatu du, esparru ekonomiko honetako berrikuntza sustatu eta hazkundea erraztea xede duen Neptune azelerazio-programa europarraren barruan.

 

Urte hasieran abiatu eta dagoeneko amaituta dagoen Neptuneren lehenengo fasean, Stockare eta Drone by Drone konpainia bizkaitarrek 60.000 euroko finantzaketa lortu dute, RFID teknologia (irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa) eta droneak konbinatuz portu-logistikaren esparruko kargen monitorizazioa hobetzea xede duen proiektu bat garatzeko.

 

Ekimenaren bigarren faseko laguntzak erabakitzeko zain daude une honetan, eta beste 19 enpresak horiez laguntzeko asmoa dute, errealitate aregotua, ikusmen artifiziala, sistema aeronautikoak edota 3D modelaketa bezalako garapen berritzaileak oinarri dituzten 10 proiektu berriren eskutik.

 

Euskal proiektuek bigarren deialdi honetan eskatutako finantzaketa 830.000 eurokoa da. Honen inguruko erabakia azaroaren erdialdera jakinaraziko da.

 

Neptune programa negozioen azeleragailu bat balitz bezala antolatu da, eta horren partzuergoa Europako zazpi herrialdetako bazkideek osatu dute, horien artean Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak. Neptunek Innosup funtsetatik bideratutako 2,6 milioi euro izango ditu 2018ko abendura arte, Horizon 2020 programaren barruan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow